Asteroko buletina
San Tomas eguna, argitu orduko iluna

Elikadura


2023ko maiatzaren 10a

Laster izango dira udal hauteskundeak eta hautagaiak herrietarako programak idazten ariko dira. Gehienak eraikuntza eta hirigintza proiektuetaz ariko dira, era tradizionalean.

Gutxiago izango dira inguruko baliabideak erabiltzeaz eta bere kudeaketarako sare komunitarioak egituratzeaz ariko direnak, horiek izango dira, ordea, interesgarrienak.

Pandemiak, klimak eta azken urteotako gertakizunek ikusarazi digute gure helburu eta bizimoldea aldatzeko beharra. Pentsamendu aldaketa hori praktikan jartzeko herriek aukera ugari dute. Hortaz, elikadura mahaigaineratu beharreko gai bat da.

Gure eskualdeko elikadura politikaren azkena izan da Barakaldo eta Sestaoren artean janaria pakete handietan saltzen duen Costco multinazionala irekitzea. Horrela, aurretik genituen makrosupermerkatuekin batera, gure ingurua izango da Euskal Herrian janari prozesatu gehien kontsumitzen duen eskualdea. Hala ere, hemengo udal bakarrak ere ez du elikadurari buruz aritzeko arlorik.

Badaude, ordea, bazterrean dirauten hainbat errealitate:

–Industria-trenbide artean edo erreka zuloan, hamarkadak daramatzate, plastikozko bidoi eta txapazko txabolekin, kanpotik gurera bizitzera etorritakoek sortu zituzten baratzeek. Elikaduraren garrantzia transmititzeko beharrezkoa da jasotzea kanpoko nekazari herrietatik etorri ziren pertsonen lurrarekiko lotura eta aurretik hemen bizi zirenena.

Beharrezkoa da herritarrei ereite teknika biologikoak erakustea, baratzegintza balioan jartzea eta beharrei eskualdetik kolektiboki erantzuteko tresnak sortzea

–Azken urteotan berriz baratzeen transmisioa izan da, lurrarekin loturarik ez duen jende gazteagoari. Beharrezkoa da herritarrei ereite teknika biologikoak erakustea, baratzegintza balioan jartzea eta beharrei (hazi, landare, tresna, jakituria) kolektiboki eskualdetik erantzun ahal izateko tresnak sortzea.

–Eskola batzuetan baratzeak jarri dira. Beharrezkoa da haien behar pedagogikoak asetzea, baratze proiektua eskolan osoki garatzea eta baratzeak dituzten eskolak saretzea.

–Eskola jantokietan, gurasoen artean gero eta zabalagoa da kimikarik gabeko hurbileko janari osasuntsua eskaintzeko nahia. Beharrezkoa da hori gauzatzeko bideak aztertu eta baliabideak jartzea.

2020ko ikerketa batek dio elikadura osasuntsuak osasungintzako gastuaren %20 aurreztuko lukeela. Europako hirietan elikagaiak bertan nola sortu aztertzen ari dira etorkizuneko kolapsoei aurre egiteko. Hemen oraindik bada lurrik, eta udalek badute aipaturiko ildoetan ekinbideak sortzeko gaitasuna. Bada garaia, beraz, elikaduraren gaiari heltzeko eta bide berriak zabaltzeko. Edo gaiari ezikusiarena egin eta beste lau urtez multinazionalen eskuetan utziko dugu gure elikadura?

Ardi moztaileak
2024-12-15 | Kimetz Arana Butroe
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako... (+)
Baserritarren oporrak
2024-09-15 | Kimetz Arana Butroe
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu,... (+)
Energia krisia
2022-05-22 | Kimetz Arana Butroe
Ukraina eta Errusiaren arteko gerraren aitzakiapean izugarri azkartu da azken urteetako energia eta erregaien garestitzea. Garraiolarien protestek supermerkatuak husteko beldurrak haizatu ditu jendearengan. Horrela munduko... (+)
Begano eta abeltzain txikien arteko aliantza
2021-10-03 | Kimetz Arana Butroe
Azken urtean COVIDaren ondorioz, abiadura handian izugarrizko aldaketak eman ditu gure bizimoduak. Egoera berriak gure elikadura ohituretan ere aldaketak ekarriko dituela dirudi. Aurten izan naizen... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora