Asteroko buletina
Intxaurrak bost, hotsak hamabost

Estoldak


2023ko otsailaren 19a

Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen lotsaizuna. Kafe bero eramangarriaren bekatuen azken paisaia samingarria. Gure bizimoduak sortzen dituen hondakinek mugatzen dute hiriaren arrasto-mapa. Hegazti-espezien presentzia gorozki eta lumek argitaratzen duten bezalaxe, giza espeziearen arrastoa lur azpiko hoditeriek, eraikuntzako adreilu edota plastiko zatiek salatzen dute. Hirietako periurbanora gerturatu besterik ez dugu egin behar, pipa poltsa bat erreka ertzeko adar batean ikurrin bilakaturik ikusteko: giza espeziearen kolonizazioaren irudikapen gisa balio beza. Oxala gure bizimoduaren hondakin-arrastoa hirien kanpoaldeko lurraldeetara mugatuko balitz. Ikusiak ditugu hirietatik urruti dauden hondakin-pilaketen irudi beldurgarriak, munduan zehar sakabanaturik.

Eta denok ikusi beharko genuke inoiz eraikin-eraispen baten unea. Materialen suntsitze unean jaurtitzen den energiak inpresioa sorrarazten du; ikuskizunak lilura eta beldur arteko kilima bat eragiten du. Eraikinetan lanak egiten direnean, eraispen unean batik bat, hondakinak tonaka sortzen dira. Arkitektura proiektu baten dokumentazio luzean antzu diren eranskin asko dauden arren, hondakinen kudeaketaren dokumentuak badu interesik, eraikuntza-lanetako hondakinen atalkako sailkapenaren nondik norakoak zehazten dituenak. Etxeetako hondakinen gaikako sailkapenak sortzen duen aparteko antolaketa eta diru eta denbora eskakizuna dela eta, hondakinen banaketa ez dela beti behar bezalako kontuarekin egiten. Kontrara esan behar, eraispeneko hondar materiala tabikeritza berrian berrerabiltzen hasi dela sormen bideak irekiaz, eraikuntzan materialen berrerabilpena eskasa bada ere. Bide luzea egiteke oraindik.

Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoan.

Bero
2023-09-10 | Ula Iruretagoiena
Komunikabideetan behin eta berriz entzun dugu udaldirik beroena igaro dugula eta Euskal Herritik hegoalderako lurretan egon direnen artean ere bai, a ze bero! Iazko lehorte... (+)
Interruptus
2023-07-30 | Ula Iruretagoiena
Etxebizitzen energia aurrezpenerako eraikuntza-lanak egiteko dirulaguntzen leihatila bat-batean itxi egin da. Irudikatu ezazue ilaran gelditu direnen haserrea. Arkitektoak, eraikitzaileak, komunitateen administrariak, bizilagunak… Proposamenak jasotzeko deialdia... (+)
Berriz, berriztagarriak
2023-07-16 | Ula Iruretagoiena
Egin berri dut. Euskal Autonomi Erkidegoko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari alegazio herritarra sinatu eta igorri dut, Euskal Herria Bizirik plataformaren ekimena babestuz. Plataformak azpiegitura... (+)
Datu-zentroak
2023-05-21 | Ula Iruretagoiena
Internet lurralde fisiko bat izango balitz, planetako seigarren lurralderik kutsakorrena izango litzateke . Elektronikako gailuen ekoizpenean erabiltzen diren mineral natural kantitate handiaren, ekoizpen prozesuan sortzen... (+)
Bio
2023-03-05 | Ula Iruretagoiena
Eko-krisiak bio-zentrismoa ekarri du mahai-hizketaldira. Gizateriaren iraungitze posibleaz hitz egiten den garai honetan, “nola iritsi gara honaino? “galdera erretorikoa egiteak zentzua hartzen du. Eta erantzun... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora