otsailean, katuak ere arrain eskean.

Traktoreak hirian


2024ko otsailaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du hirian, orpo altuko zapatek mendialdean paseoan ikustean galtzen duten bezalaxe. Traktorearen hirialderako ibilbide aldaketak beraz, ongi funtzionatzen du aldarrikapen irudi gisa, bere ibilkera motelak hiri barneko trafikoan sortzen duen kaosa tarteko. Traktoreak hirietan dauden turismo handienekin konparatuta ere, handi ikusten dira kaleetan, baina handitasunak ez dio azkartasunik ematen turismo handienekin gertatzen den bezala, ez eta segurtasun handiagorik ere. Ibilgailuen arteko funtzio desberdintasunek zeozer kontatzen dute bi errealitateen artekoari buruz (hiria eta landa), baina ez diote “haiek” eta “gu” komunitateen sailkapenari erantzuten, biek osatzen baitute osotasun baten parte, traktorearen hiriko presentziak arrotza den eta urruti dagoen errealitate batekin talka egiten badu ere. Traktore gidariak ere kaleko zapatak erabiltzen dituela esan nahi da.

Elikagaien prezioak garesti direlako kexu gara hirian, eta traktoreen mezuetan berriz esaten da, prezio duinak nahi dituztela ekoizleentzat. Ematen du norgehiagoka ez dela hiri eta traktore artean jokatzen, komertzio tratuetan baizik, beste dimentsio batean alegia. Elikadura osasuntsu eta jasangarri baten alde aldarrikapena egiteko ez dugu traktorerik behar eta seguruenik azoka da horretarako leku, supermerkatua baino gehiago. Onartu dezagun behingoz  sagarraren ekoizleen lana korbatadunaren parera eraman behar dugula, horretarako sagarraren prezioa duin eginaz. Hori esanik ere, elikagai osasuntsuak eskuratzeko aukera poltsiko handiek bakarrik posible izatea kezkagarria da. Esango nuke, poltsiko txiki askoren arazoa ez dela sagarraren prezioa, etxearen prezioa baizik. Eta orduan hasten da traktoreen auzia hiriaren errealitate gordinarekin elkarrizketa gertuan.

Ez du zerikusirik
2026-10-11 | Ula Iruretagoiena
Zurginarekin hartu dut kafea. Erretiratzeko dago, baina bere lana maite du. Lana ondo burutzeko ardura hartzen duen horietakoa da, atearen markoa eta paretaren arteko zirrikitua... (+)
Maiza
2026-09-27 | Ula Iruretagoiena
Garai batean euskal lurretan artoa landa-paisaiaren protagonista zen. Gosearen aurkako elikagai, gizaki eta animalientzat. Artoa, beste hainbeste barazki eta fruta bezala, kanpotik iritsi zen eta... (+)
Keinuak
2026-06-21 | Ula Iruretagoiena
Etxeko leihoa goizean ireki eta ixtearen keinu hori. Aireztapen makinaren botoia sakatzearen beste keinu hori. Bi keinu horien artean kontatzen da eraikuntza sektoreak XX. mendean... (+)
Lorategiak
2026-06-07 | Ula Iruretagoiena
Lur zati bat aukeratutako landaredia lekuratzerako. Lorategia, leku mirestua, adostasun maila handiko hitz goxoen eremua. Nork ez du lorategia gustuko. Lan handia eskatzen duen lekua... (+)
Sukaldeko teknologia
2026-04-26 | Ula Iruretagoiena
Etxeen berriztapen zikloa 25-30 urtetan zehaztu ohi da. Hau da, belaunaldi baten bizi-etapa bat igarotzean etxean aldaketak eragiteko behar bat suertatzen da. Arrazoiak, askotarikoak: izan... (+)
gora