Asteroko buletina
Euri lantxe apirilean, antxoa bitsa moila gainean.

Bestaldera begira


2024ko martxoaren 22a

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin batek aireportu-pistako bero tenperaturagatik aireratu ezinik, bidaiariek hegazkinez aldatu eta potentzia handiagoko hegazkin batekin bidaia hartu zutela, eta gure krisiarekiko harremana anekdota honek jasotzen omen du: hegaldiaren beharrezkotasunaz galdetu beharrean, hegaldiak bere bidea egiteko mugimenduak egiten ditugula, eta jarrera honek ez duela krisia onartzen eta beraz bestaldera begiratzea dela. Eraikuntzaren praktikan teorizazio asko ageri da klimaren fenomenoekin eraikitzeko eta naturalizazio bideak eraikin eta kaleetan barneratzeko. Aldaketak argiak dira arautegi teknikoetan energia aurrezpenerako teknikak eta teknologiak betearazteko beharragatik, edo eraikuntzen eta kaleen “krisialdirako egokitzapena” lan iturri bilakatu delako. Baina “eraikuntzaren hegaldiak” berdina izaten jarraitzen du. Eraikina merke eta azkar egiteko aldarrietan oinarritzen bada, bestaldera begira gauden seinale.

Gero eta arkitekto talde gehiago dago manifestu etikoen barne lan egiten duena; gutxi eraiki, berreraiki, ez-eraiki edo deseraiki estrategietan lerrokaturik, arkitekturaren kontrako lerrokatzea baino, arkitektura eta krisiaz arduratzeko topaleku oparoa dela sinistuta. Biomaterialetan eta eraikuntza hondakinen berreskurapenean lan handiak egiten ari dira, eraiki behar izatekotan, baliabideen kudeaketak testuinguruaren ezaugarri propioak jasotzeko sikiera.

Planteamendu erradikalagoak ere entzuten dira: bost urtean eraikin berri gehiagorik egingo ez bagenu? Edo hormigoia erabiltzeari utziko bagenio, nolako arkitektura egingo genuke? Agian horrela hegaldiko zenbait bidaiarik bidaiaren beharrezkotasunaz eta bidaia egiteko beste moduetan pentsatzeko geltokia egingo genuke.

Datuak lurraldera
2024-11-24 | Ula Iruretagoiena
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu... (+)
Hemengoa
2024-07-21 | Ula Iruretagoiena
Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista... (+)
Traktoreak hirian
2024-02-18 | Ula Iruretagoiena
Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du... (+)
Zein da jomuga
2024-02-04 | Ula Iruretagoiena
Eraikinak albistegiaren lehen lerrora etorri dira; batzuk eraikitzen hasiak direlako, honakoa eraitsi egingo delako eta hangoa, eraikitzea posible egiten duen bidea asmatu bitartean, eraikina izango... (+)
Sukaldeak
2023-12-17 | Ula Iruretagoiena
Sukalderik gabeko etxeak proposatzea probokazioa eta iraultza bat izan daiteke. Horrela dio Anna Puigjaner arkitekto katalanak bere ikerketa lanean. Sukaldea etxe garaikideen hausnarketa leku garrantzitsua... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora