Asteroko buletina
Agorileko ura da zafran, ezti eta ardau

Hemengoa


2024ko uztailaren 17a

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen baldin badigu ere, turista hitza karga iraingarriaz bete dugulako dagoeneko. Turista soft izateko desioan, agian naturara jotzea erabakiko dugu, hiritar turistaren efektu harrapakaria zabalduago dagoelako naturaren turista baino.

Hirietatik kanpo dagoen lurraldeak, berdeago ikusten bada ere, hiriaren dinamika berdinak pairatzen ditu eta ai!, turistifikazio fenomenoaren izurritea iritsi zaio. Landako udalerriek ez dute turismoak ekar dezakeen ekonomiaren aukeratik kanpo gelditu nahi, eta bisitariari aisialdi pack baten eskaintza egiten dio. Erreketan rafting egiteko aukera, basoetan egurrezko bideak eta azalpen-afixak, ibiltzeko irteera-gidatuak, interpretazio-zentro baten bisita, agenda kultural bat, festa ekitaldiak, gastronomia-katak, postaleko herrixken ondare arkitektonikoaren bisita. Landa guneak dauzkan balio salgarriak baso eta landare ingurunea eta landako ondare kulturala dira, batzuetan artifizialki mantendutako herrigune eta paisaiak sortzera arte, ustiapen-balore baitira. Errealitate distortsionatu bat turistaren neurrira egina.

Landa gunera gerturatzen gara esperientziak eta sentsazioak kontsumitzera, izan kirol edo natura bizipen gisara. Lurraldearen ulermen bat erakusten dugu: eszenatoki polit bat ikustera iristen gara, eta ildo beretik, plazera eta entretenimendua ematea eskatuko diogu, eta bertako produktuez tripa betetzea. Landa lurraldearen dimentsio somatikoa berriz, ikusezin eta galduta.
Natura eta landa eremuaz egiten dugun erabilera funtzionalaz sakon aztertzeko, eta turistaren motxilan udako irakurketa bat eramatekoak bazarete, Marc Badal-en Geografías de la ingravidez gomendatzen dizuet. Udaldi on.

Datuak lurraldera
2024-11-24 | Ula Iruretagoiena
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu... (+)
Bestaldera begira
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak. Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi... (+)
Traktoreak hirian
2024-02-18 | Ula Iruretagoiena
Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du... (+)
Zein da jomuga
2024-02-04 | Ula Iruretagoiena
Eraikinak albistegiaren lehen lerrora etorri dira; batzuk eraikitzen hasiak direlako, honakoa eraitsi egingo delako eta hangoa, eraikitzea posible egiten duen bidea asmatu bitartean, eraikina izango... (+)
Sukaldeak
2023-12-17 | Ula Iruretagoiena
Sukalderik gabeko etxeak proposatzea probokazioa eta iraultza bat izan daiteke. Horrela dio Anna Puigjaner arkitekto katalanak bere ikerketa lanean. Sukaldea etxe garaikideen hausnarketa leku garrantzitsua... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora