Izarren hautsa futbol zelaietako soropiletan eta jatetxe txit glamurosoen baratzeetan —izpilikua eta ezkaiaren artean— loriagai bihurtzen den herri honetan

Elikagaien prezioak


2022ko abenduaren 07a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) elikagaien krisi berri baten aurrean gaudela ohartarazi du. Erakunde horren arabera krisi hau erritmo kezkagarrian ari da zabaltzen horrelako egoerak sortarazteko ohikoak diren hiru arrazoi elkarrekin ematen ari baitira: Ukrainako inbasioa, ingurugiroaren hondamendia eta elikagaien prezioen gorakada.

Laboreen eta bestelako lehengaien behin behineko urritasuna ekarri duten arren, Errusiak Ukraina inbaditu izana ondasun horien prezioak igotzen jarraitzeko aitzakia aparta da elikagaien konpainia erraldoientzat. Baina FAO erakundearen datuei erreparatzen badiegu bistakoa da elikagaien prezioen igoera Ukrainaren inbasioaren aurretik ematen ari zela iada. Erakunde horren arabera mundu mailako elikagaien prezioen indizea 2011. urtean 131,9 izan zen, 2021ean 125,7; 2022ko otsailean (inbasioaren aurretik) 140,7 eta azken abuztukoa 138ra jaitsi zen. Familien oinarrizko saskiaren prezio igoera %47,8koa izan zen 2020ko martxoaren eta 2022ko otsailaren artean. Gerra lehertu zenerako elikagaien prezioek goranzko joera nabarmena zuten.

FAOk egindako kalkuluen arabera urte honetan 2.774 miloi tona labore ekoiztuko dira, 2021. urtean baino 38,9 milioi gutxiago bakarrik. Hots, laboreen prezioek igotzen jarraitu dute 2022an hauen ekoizpena oso gutxi urritu den arren. Beraz, gerrak eta ekoizpen eskasiak elikagaien prezio igoeran eragin mugatua dute. Sakoneko arrazoia ulertzeko ondasun hauen merkatu egiturak aztertu behar dira.

Gerra lehertu zenerako elikagaien prezioek goranzko joera nabarmena zuten

Biztanleak gutxi asko elikagaiez hornitzeko gauza ziren herrialdeetako elikagai sistemak sare global bateko parte bihurtu dira globalizazioarekin. Eremu honetan eman den kapitalen kontzentrazioari esker, munduko biztanlegoaren gehiengo zabal baten elikaduraren oinarria osatzen duten elikagaien merkatuen kontrola eskuratu dute hamar konpainia erraldoiek. Oxfamen esanetan big ten hauek merkatu ia monopolistikoak lideratzen dituzte eta merkatu boterea eskuratuta prezio igoerak bultzatu dituzte.

Baina bada besterik elikagaien prezio igoerak azaltzeko orduan. Lehengaien eta elikagai gordinen munduko merkatuetan ekoizpenaren ondoren sortzen dena, alegia, jorratzen den funtzionamendua, oso bitxia da. Merkatu hauetan egiten diren lehengai gordinen salerosketa kontratuetan epe jakin batean eskura emateko ondasun baten salerosketa sinatzen da, eta trukerako kantitatea eta prezioa ezartzen dira, geroko merkatuak, alegia. Nolanahi ere, merkatu hauetan bankuek, inbertsio edo pentsio fondoek ere parte hartzen dute denbora tarte horretan suertatzen diren prezio aldaketekin espekulatzeko asmoz. Inbertsio fondo eta banku nagusiek merkatuaren gaineko kontrola duten heinean beren etekinak gizentzeko prezioak erabakitzeko ahalmena dute.

Mekanismo berezi hau erabilita azkenaldian elikagai gordinen prezioen igoera bultzatu dute finantza eragile hauek. 2008 urte ondoko krisialdian hasi ziren mekanismo hau erabiltzen elikagaien prezioak igoz eta desnutrizio zein gosetea zabalduz. Pandemiaren ondoren berrindartu egin dira ekimen hauek. Izan ere, Pariseko gari merkatuan adibidez espekulatzaile hauen esku hartzea 2021eko %23tik 2022ko apirileko %72ra igo da IPES Food erakundearen arabera. Joan den hamarkadan Europar Batasunak neurriak hartuko zituela iragarri arren finantza erraldoien lobbyak asmo hori bertan behera uztea lortu zuen. Oraingoan neurriak efektiboak egin behar dira ezinbestean.

Beroaldiaren eragin desorekatua
2026-10-11 | Mikel Zurbano
Uda honetan klima aldaketaren sintoma nabarmenena den berotze globalak gogor eragin du munduan eta, batik bat, Europan. Jakina da beroak hilkortasun tasa handitu egiten duena.... (+)
Zor publikoaren zama
2021-02-07 | Mikel Zurbano
Next Generation EU programak 750.000 miloi euro aurreikusten ditu datozen zazpi urtetarako. Eta aldi horretarako Europar Batasuneko (EB) aurrekontua 1,074 biloi eurokoa da. Bi hanka... (+)
Eguzkiaren zerga
2018-09-02 | Mikel Zurbano
Europar Batasunak ekainean onartu berri du kontsumorako, biltegiratzeko edo sarean saltzeko energia ekoiztu nahi duenak eskubide osoa duela horretarako. EBeko instituzioen arteko akordioak Espainiako Estatuan... (+)
COP21
2015-12-06 | Mikel Zurbano
Bizi dugun krisi multidimentsionalak kapitalismo globalaren mugak erakusten ditu. Krisiak jota dago kapitalismoa arlo ekonomikoan, sozialean, zaintzan, baita ekologiaren eremuan ere. Kapitalismoaren egungo kudeaketa liberalaren... (+)
gora