Landareak oxigenoa ematen digute, birikei eta arimari.

Ez du zerikusirik


2026ko urriaren 07a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zurginarekin hartu dut kafea. Erretiratzeko dago, baina bere lana maite du. Lana ondo burutzeko ardura hartzen duen horietakoa da, atearen markoa eta paretaren arteko zirrikitua nola txukundu gaueko orduetako pentsamendua hartzen dion horietakoa. Kontatu dit garai batean nola eraikitzen zituen etxeetako pasozko haritzezko ateak, zein sistemarekin lotzen ziren alboetako paretetara. Hiru-lau eguneko lana hartzen zutela ate bat jartzeko. Gaurko ate zuri estandar eta arinek ordu pare batean muntatu eta eusten dira. Lan egiteko moduak, lanari eskatzen zaion arretak eta atearen kalitateak ez du zerikusirik. Ez du nostalgiarekin kontatzen, onartzen baitu gaur ez dela garai bateko zurgin lan hura ordaintzen ez eta apreziatzen ere, merkea, azkarra eta helburua betetzen duen alternatiba eskura dugunean. Ulertzen du beste garai batean gaudela eta garaiari egiten zaion egokitzapena beharrezkoa dela. Badaki bere arotza belaunaldiarekin, eraikitzeko modu batek hartuko duela erretiroa, beste hainbat “lanbide zaharretan” bezalaxe.

Garai bateko egurrezko leihoez jardun gara. Nostalgiko neu jarri naiz esan dudanean etxe zahar batean kualitate espaziala ematen duen elementu nagusienetarikoa leihoa dela. Leihoaren arotzeria proportzio eta zabalera finak eta moldura-marrazkiak galdu ez eta gaitasun termikoa irabazteko moduak eztabaidatu ditugu, leiho bikoitza edo beira gainjarriekin esaterako. Autoen adibidea ekarri du hizketaldira: auto zaharrak txukundu eta gidatzen dituztenen pareko egoera da leiho zaharberrien kasua. Zaharrak ez du sekula berriaren prestakuntza tekniko maila erdietsiko eta ez da sekula objektu bezala berdina izango, eta berriz, diru-inbestitzea antzerakoa izango da bi kasuetan. Bi gauzek ez dute zerikusirik, bi teknologia desberdin dira non industrializazioak bere onena eman duen bertsio berrituaren alde, leiho zein autoentzat. Material-kualitate jakin baten garaia joan da eta beste batean gaude. 

Maiza
2026-09-27 | Ula Iruretagoiena
Garai batean euskal lurretan artoa landa-paisaiaren protagonista zen. Gosearen aurkako elikagai, gizaki eta animalientzat. Artoa, beste hainbeste barazki eta fruta bezala, kanpotik iritsi zen eta... (+)
Keinuak
2026-06-21 | Ula Iruretagoiena
Etxeko leihoa goizean ireki eta ixtearen keinu hori. Aireztapen makinaren botoia sakatzearen beste keinu hori. Bi keinu horien artean kontatzen da eraikuntza sektoreak XX. mendean... (+)
Lorategiak
2026-06-07 | Ula Iruretagoiena
Lur zati bat aukeratutako landaredia lekuratzerako. Lorategia, leku mirestua, adostasun maila handiko hitz goxoen eremua. Nork ez du lorategia gustuko. Lan handia eskatzen duen lekua... (+)
Sukaldeko teknologia
2026-04-26 | Ula Iruretagoiena
Etxeen berriztapen zikloa 25-30 urtetan zehaztu ohi da. Hau da, belaunaldi baten bizi-etapa bat igarotzean etxean aldaketak eragiteko behar bat suertatzen da. Arrazoiak, askotarikoak: izan... (+)
Toxikoak
2026-03-22 | Ula Iruretagoiena
Garai batean, Alemaniara bidaiatzen genuenean, supermerkatuetan aurkitzerik ez ziren elikagai bereziz beteriko dendek arreta ematen ziguten. Belardendak baino gehiago ziren bio-denda horiek gurera iritsi dira,... (+)
gora