San Fermin ondoko igandea, eulien festa

Zor publikoaren zama

Next Generation EU programak 750.000 miloi euro aurreikusten ditu datozen zazpi urtetarako. Eta aldi horretarako Europar Batasuneko (EB) aurrekontua 1,074 biloi eurokoa da. Bi hanka hauek erabiliko ditu nagusiki EBk Covid-19ak eragindako hondamendiari aurre egiteko, mutualizazioaren bidea lehendabizikoz erabilita.


2021eko otsailaren 02a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zifra potoloak dira, baina bertako BPGaren %10 ordezkatzen du. Aldiz, AEBetan BPGaren %15 da bideratuko duten baliabideen ehunekoa eta Japonian %21.

Berreskurapen ekonomikorako funts europarretatik Espainiako Estatuak 140.000  miloi ditu izendatuak, horietatik 72.000 dirulaguntzak dira eta gainerakoa maileguak. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak bideratuko ditu diru-laguntza horietako gehienak, baldintza zorrotzak eta konplexuak betetzearen truke. Lehen oinarrizko baldintza planaren orientazioa bera da. Estatuek ezin izango dituzte beren lehentasunen arabera laguntzak izendatu, adibidez osasun sistema indartzeko. Funtsen %57 aldaketa klimatikoaren eta eraldaketa digitalaren arloetan kokatu beharko dira. Bestalde, estatu bakoitzak gomendio zehatzak bete beharko ditu funtsak eskuratzearen truke. Espainiako Estatuak pentsioen iraunkortasuna bermatzeko eta lan merkatua hobetzeko ohiko doikuntza lerroak bete beharko ditu.

Bestetik, Egonkortasun eta Hazkunderako Ituna gutxienez 2022 urtera arte izoztuta dago. Baina berriz ere indarrean ipiniko balitz eskuratutako funtsen laurdena galtzeko arriskua legoke. Espainiako kontu publikoak Bruselak ezarri ohi duen defizit eta zorraren arauetik oso gainetik egongo dira datozen urteetan. Europako Batzordearen estimazio baten arabera 2021 eta 2022 urterako Espainaren defizita %9,6 eta %8,6 izango dira, hurrenez hurren. Itunaren %3ko marratik oso urrun dago eta doikuntza politiken arriskua bistaratzen du honek.

Zor publikoak ere igoera bikaina izango du Estatuan, BPGrekiko %119 izateraino iritsi da eta aurten zein datorren urtean ez dirudi jaisteko bidea hartuko duenik, Egonkortasun Itunaren %60ko betekizunetik izugarri aldenduta. Airef, zerga autoritateak aurreikusten du Estatuko zorra berbideratzeko zerga doikuntza bi hamarkadaz luza daitekeela eta defizitaren kasuan hamarkada bat. Horiek horrela zor publikoaren zama oso latza izan daiteke datozen belaunaldientzat baldin eta zerga erreformaren bideari ekiten ez bazaio. Horretarako irauli egin beharko da 2007 urteaz geroztik Espainiako Estatuan zergen egiturak hartu duen noranzkoa. Izan ere errekaudazioan PFEZaren eta BEZaren pisua handituz joan da, Sozietateen gaineko Zergarena orduko errekaudazioaren %22,3tik 2019ko %11,9ra gutxitu den bitartean.

 

[Artikulu hau 'Next Generation EU' funtsei buruzko erreportaje zabal baten barruan argitaratu dugu]

Beroaldiaren eragin desorekatua
2026-10-11 | Mikel Zurbano
Uda honetan klima aldaketaren sintoma nabarmenena den berotze globalak gogor eragin du munduan eta, batik bat, Europan. Jakina da beroak hilkortasun tasa handitu egiten duena.... (+)
Elikagaien prezioak
2022-12-11 | Mikel Zurbano
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) elikagaien krisi berri baten aurrean gaudela ohartarazi du. Erakunde horren arabera krisi hau erritmo kezkagarrian ari da zabaltzen... (+)
Eguzkiaren zerga
2018-09-02 | Mikel Zurbano
Europar Batasunak ekainean onartu berri du kontsumorako, biltegiratzeko edo sarean saltzeko energia ekoiztu nahi duenak eskubide osoa duela horretarako. EBeko instituzioen arteko akordioak Espainiako Estatuan... (+)
COP21
2015-12-06 | Mikel Zurbano
Bizi dugun krisi multidimentsionalak kapitalismo globalaren mugak erakusten ditu. Krisiak jota dago kapitalismoa arlo ekonomikoan, sozialean, zaintzan, baita ekologiaren eremuan ere. Kapitalismoaren egungo kudeaketa liberalaren... (+)
gora