San Jose goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak.

Alde guztietatik jatea

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2018ko uztailaren 19a
kontrollwiki.livsmedelsverket.se
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek; baita geurean ere.

Milaka urte dira laboreak ekarri zituztela-genituela. Beraiei txirikordatutako makina bat istorio izango da bazterretan, ez alferrik jendarte eredu baten oinarrizko elikaduraren ardatzetako bat dira, Mediterraneo aldetik etorritakoak. Oloa (Avena sativa), garagarra (Hordeum distichon), zekalea (Secale cereale) eta, batez ere, garia (Triticum aestivum) gure historiaren etorriaren lagun zaharrak ditugu.

Uztailak uzta dakar soroetatik etxera edo biltegira. Horixe adierazten du gariaren izen zientifikoaren bigarrenak: aestivum, udan jasotzen dena. Urte guztian ogia egin ahal izateko labore alez betetzen dira ganbara, mandio eta silo. Ondoren etorri beharko dira errotariak eta okinak.

Okintza berri batek jo ninduen lehengo batean begian: gaitzak sortzen dituen bakterio bat erabiltzen dute ogiaren orantza sortzeko. Legamiak egiten duen lana bakterioak egiten du: ogi orea harrotu. Bakterioa Clostridium perfringens da, eta guri gangrena eta janari-intoxikazioak sor diezazkiguke. Harrotzeko lan horretan sulfuroa sortzen du, arrautza ustel usaina deitzen dena, zenbaitek hanka usaina deitzen badio ere; Ipar Ameriketan, ogi hau egiten dutenek “gazta usain fin askoa” duela esaten dute. Probatu nahi duenak, doala AEBetako Pennsylvaniako Mount Morrisko Main Streeteko 115.eko Rising Creek Bakery And Cafera.

Egunen batean hanka usaineko ogi hori agian gure kulturako parte garrantzitsua izango da. Laboreak landu eta janez pixka bat mediterraneotu ginen bezala eta artoa, babarruna, piperrak, kuiak eta abar landuz eta janez zertxobait amerikartu ginen bezala.

Kultura, izan ere, ez al da ba, neurri batean, kanpokoa aukeratu eta geurera egokitzea? Eskerrak erresistentzia ere baden, hautatze horretan bazter uzten den horrekikoa, alegia.

Uztailean hurrengo uzta
2026-07-05 | Jakoba Errekondo
Uzta nagusia biltzen zen uztailean, hilabete horri izen hori jarri ziotenean. Lurra lantzearen kultura ikasi genuenean nagusiki lantzen ziren mozkinak urte sasoi horretan jasotzen ziren,... (+)
Euskal Herriko Makaronesia
2026-06-28 | Jakoba Errekondo
Auzune ederrean bizi gara etxekoak. Beheko errioaren inguruko erriberetan bizi diren batzuek inbidia punttuarekin esaten didate, "zuek bai han goi hartan, baratzea egiteko toki ezin... (+)
Bihar ehun urte hasiko dira
2026-06-22 | Jakoba Errekondo
Honela esaten zuen aspaldi ezagutu nuen eta beti erakusteko prest zen gizon jakintsu batek: “Bihar ehun urte hasiko dira”. Gauzak soseguz hartu eta edozertarako beta... (+)
Araba, patataren gotorlekua
2026-06-15 | Jakoba Errekondo
Gozoena orain da, atera lurpetik eta jan. Patata da, noski (Solanum tuberosum). Orain dago jateko bere onenean eta seinalea erakusten digu: loratu da. Lorea zabaltzen... (+)
Paleolitotik Neolitora Mirandetik barrena
2026-06-08 | Jakoba Errekondo
"Euskaldunak oraindik entzun ditzake bere barruan ametsari egoak aske uzten badizkio, antxiñako gudateen aranotsak, leenagoko euskal-zalduntasunaren deia”, idatzi zuen Jon Mirandek. (+)
gora