Onddo urtea, elur urtea

Aranoarren %96 Ikatz Gane makroproiektu eolikoaren aurka agertu da

Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak egin nahi duen Ikatz Gane makroproiektuak 200 metrotik gorako bost aerosorgailu ezarri nahi ditu Hernaniko (Gipuzkoa) lurretan, baina Aranoko (Nafarroa) herrigunetik oso gertu. “Ezin dugu onartu Ikatz Gane proiektuak aurrera egitea, Aranoko herriaren gainbehera izango litzatekeelako”, adierazi dute herritarrek: aranoarren %96k eman du proiektuaren aurkako sinadura.


2026ko maiatzaren 13a
Maiatzaren 10ean plazan elkartu dira aranoarrak Ikatz Gane proiektuaren aurka duten iritzia plazaratzeko.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Maiatzaren 10ean argazkia ateratzeko eta haien iritzia zabaltzeko bildu dira Aranoko herritarrak plazan, makroproiektuaren aurka batuta daudela irudikatuz. Honela azaldu dute hedabideetara zabaldu duten mezuan: "Ikatz Gane proiektuak Arano herriko bizitza eta bizimodua erabat kaltetuko lituzke eta natur ondareari, bertako fauna eta iturburuei zuzenean eragingo lieke eta inpaktu izugarria izango luke".

Enigma Green Powerren Ikatz Gane proiektua atzera bota ezean, "Aranorenak egin du", herritar horien ustez: "Ez du inork hemen bizi nahiko edo bertako taberna, mendi edo bestelako zerbitzuetara inguratu nahiko”. Izan ere, Hernaniko lurretan daude aurreikusita haize errotak, baina Aranoko herrigunetik bista bistan eta oso gertu. Herritarrek sentsazio hau dute: “Gure buru gainean izango ditugu beti”.

Herritarrak bizi kalitate galera handiaren beldur

Proiektuak Aranoko bizitzan eta aranoarren bizi kalitatean eragin oso kaltegarria izango duela aurreikusten dute: “Herrigunerako distantzia eta aparatuen dimentsioak kontuan izanda itzala ere egingo luke herriko plazan eta nonahitik entzungo genituzke”.

Horrez gain, bertako megalito eta kultur ondarean, iturburuetan eta fauna eta floran ere "konpondu ezinezko kaltea" izango luketela diote, eta horiek kontuan izanda ari dira Ikatz Gane proiektuaren aurkako elegiteak prestatzen.

Aranoarren %96k sinatu dute proiektuaren aurka

Sinadura bilketa egin dute Aranon, eta herritarren %96k Ikatz Gane proiektuaren aurka eman du bere sinadura, herritarrek duten iritziaren seinale.

Mozioa Hernaniko Udalean

Egoeraren larria ikusita, Aranoko Udalak Ikatz Gane proiektuaren aurkako mozio bat aurkeztu zuen martxoaren 23an Hernaniko Udalean, eta Ereñotzuko Auzo Udalari eta Goizuetako Udalari mozioa babesteko eskatu zien. Mozioa ez da oraindik Hernaniko Udal Batzarretik pasa.

Bitartean, maiatzaren 4an amaitzen zen Gipuzkoan proiektuari elegiteak jartzeko epea (Nafarroan 30 egun luzatu dute epea), Hernaniko Udalak 42 elegite aurkeztu zituen, eta Urumea bailarako herritarrek 3.500dik gora, besteak beste, Urumeako Mendiak Bizirik plataformak sustatuta.

Lakabe, Ametxe, Aginaga Biziberritzen, Aleka, Errigora eta Etartie proiektuak ezagutu nahi?
2026-05-13 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 16an III. Udaberriko Festa izango da Amillubi proiektuan, Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzoan. Goizean, bi mahai-inguru izango dira. Lehenean, amets kolektibo izatetik praktikara pasatu diren... (+)
Milaka alegazio aurkeztu dizkiote Ikatz Gane makroproiektu eolikoari Urumea bailarako herritarrek eta Hernaniko Udalak
2026-05-08 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Bizirik plataformak herritarren 3.512 alegazio aurkeztu dizkio Ikatz Gane proiektuari eta beste 42 alegazio aurkeztu dizkio Hernaniko Udalak: "Proiektuak ez ditu bideragarria izateko... (+)
“Liburuak jaso du euskaldunok nola erlazionatu izan garen zuhaitzekin”
2026-05-03 | Estitxu Eizagirre
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian du izenburu Jakoba Errekondorentzat bere “bizitzako liburu inportanteena” denak, Markel Arriolabengoak “liburutegi batean aurkitu nahiko” lukeenak eta Iñaki Etxebesteri begirada... (+)
ESKAINTZA | Liburua opari, maiatzak 8 baino lehen harpidetuz gero
2026-04-30 | Estitxu Eizagirre
Antza inprimategian ari dira papereratzen Jakoba Errekondok, Markel Arriolabengoak eta Iñaki Etxebestek idatzi duten liburu ederra: Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian. ARGIAra maiatzaren 8a baino... (+)
Legebiltzarrera joateko prest, mendiko urari kontagailurik jarri behar ez izateko
2026-03-13 | Estitxu Eizagirre
Ura agentziatik gutun masiboa jaso dute baserritarrek, eta bertan esaten diete menditik hartzen duten urari kontagailua jarri ezean, arriskua dutela isunak jasotzeko eta ur kontzesioa... (+)
gora