Maiatzean elorria lore, artoa lurrean.

Aiaraldean “Europa hegoaldeko zerrategi handiena” izan asmo duena ireki dute Mondragon Taldeko bi kooperatibak

Etorki eta Lana kooperatibek 67 milioi euroko zerrategia ireki dute Murgan (Araba), Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Urtean 300.000 metro kubo egur ekoitziko ditu, batez ere intsignis pinuarena. Lantegi berriak ehun lanpostu sortuko dituela aurreikusi dute, eta "une zaila" bizi duen eskualdearentzat albiste ona dela esan du Imanol Pradales lehendakariak.


2026ko maiatzaren 12a
Imanol Pradales EAEko lehendakaria Murgako instalazioetara egindako bisitan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aiaraldean egur ekoizpenerako lantoki handi bat irekiko dutela iragarri dute Mondragon Taldeko Etorki eta Lana kooperatibek eta Eusko Jaurlaritzak. Murgan, 95.000 metro koadroko zerrategia jarriko dute martxan bi kooperatibek –13,31 futbol zelai– eta urtean egurra ekoizteko gaitasuna, 80.000 metro kubotik 300.000 metro kubora handituko dute modu horretan.

Astelehenean inauguratu dute instalazioa, Jaurlaritzako lehendakaria Imanol Pradales eta Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua Amaia Barredo bertan zirela. Orotara, lantokiak ehun lanpostu berri sortuko dituela aurreikusi dute, "une zaila" bizi duen eskualdean, Pradalesek esan duenez.

Oñatiko Lana eta Murgako Etorki kooperatibek aurten bat egin eta lantokia martxan jarri dute, "egurrezko eraikuntza industrializatuaren" merkatuari erantzuna emateko

Eraikuntzarako materialak eta pelleta ekoizten duen Oñatiko Lanak eta Murgako Etorki zerrategiak hainbat urte zeramatzaten proiektua lantzen, aurten bat egin eta lantokia martxan jarri duten arte, "egurrezko eraikuntza industrializatuaren" merkatuari erantzuna emateko. Horretarako 67 milioi euroko inbertsioa egin dute eta horietatik %20, ia 13 milioi euro, Jaurlaritzak jarri ditu.

Europa hegoaldeko handiena

Inaugurazioan Pradalesek azaldu du lantokian "gertuko" egurra zerratuko dutela: "Etxekoak, etxekoekin, eta etxeko lehengaiarekin", esan du. Lehendakariak ziurtatu du "Europa hegoaldeko zerrategi handiena eta eraginkorrena" izango dela Murgakoa.

Azaldu dutenez "egurra osorik prozesatzeko teknologia aurreratua" dauka lantokiak. Batez ere, baso-landaketetako intsignis pinuaren enborrak eramango dituzte Aiaraldeara, zehazki 60 zentimetro diametro ingurukoak. 

 

Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak
2026-05-06 | Bizi Baratzea, ARGIA
Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita... (+)
“Zuhaitzak eta arbolak euskal kulturaren oinarrizko zutabe dira”
2026-04-29 | ARGIA, Bizi Baratzea
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuko egileekin elkarrizketa. Elkarrizketa: Estitxu Eizagirre Kerejeta Kamerak eta soinua: Eneko Arzuaga Iridoi eta Manex Moreno Uharte Edizioa: Manex Moreno... (+)
'Ategorrietan Fisterra' liburuan ekoedizioaren irizpideak bermatu ditugu
2026-04-16 | ARGIA
Ategorrietan Fisterra liburuan, ARGIAren beste argitalpenetan bezala, ekoedizioaren irizpideak bermatu ditugu. Ekoedizioa argitalpenen ingurumen inpaktua aztertzea, gutxitzea eta sustatzea da, balio-katearen etapa bakoitzean: proiektuaren diseinu, ekoizpen,... (+)
4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia)
2026-04-08 | ARGIA, Bizi Baratzea
Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau... (+)
Lurra eta kultura ardatz dituen festa egingo dute Amillubin maiatzaren 16an
2026-03-31 | ARGIA
Hirugarren Udaberri Festa egingo dute Amillubi proiektuan, Zestoako (Gipuzkoa) Amilibia baserrian, "Lurra oinarri, utopien bidean" lemapean. Goizetik iluntzera iraungo duen egitaraua aurkeztu dute, hausnarketa, elikadura... (+)
gora