Astelehenero 8:00etan zure epostan
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta ilusioz beteta nago. Neguak on egin dit. Lasaituta, bizitasunarekin, energiaz aurkitzen naiz.
Jaten eta edaten duguna zaindu behar dugu. Urak garrantzia handia du, barazki kremak, hostodun entsaladak, fruta eta lekaleak jatea gomendatzen dut. Garai ederra dator, argi orduak gehitzen doaz eta horrek gorputzean, serotoninan, energia mailan, animoan eta lo-zikloan eragina du.
Perlak bezain distiratsu, zeta bezain leun eta zapore gozoduna. Lekale interesagarria da eta dibertigarria, udaberriko plater osasuntsuak eta menu orekatuak prestatzeko. Ilarrak lekale freskoak dira, gordinik har daitezkeenak, eta bitamina, entzima eta antioxidatzaile ugari dituzte.
Zertan laguntzen gaituzte? Proteina ugarituta, garapena eta birsorkuntza bultzatzen dute. Haurdunaldi, haurtzaro eta nerabezaro garaietan, eta pertsona helduetan zelulak berritzeko aproposak dira. Patata edo arrozarekin nahastea gomendatzen dut, proteina gehiago indartzeko. Bestalde, anemia prebenitzen dute. Burdina eta C bitaminan aberatsak dira eta azido foliko ugari dute. Gainera, ilarra karbohidrato gehien dituen lekaleetako bat da, zehazki azukre disolbagarriena. Hori gertatzen da, batez ere, bildu berri diren ilar freskoetan, denborarekin azukre disolbagarriak almidoi bihurtzen baitira. Zuntz disolbagarri ugari dutenez, ilarrek kolesterola murrizten laguntzen dute eta odoleko azukre-maila doitzen dute. Bestalde, zuntz disolbaezinek idorreriaren aurka egiten dute. Udaberriko asteniari aurre egiten laguntzen dute, oso suspergarriak direlako eta aldarte positiboagoa izaten laguntzen dutelako, bitamina b1 ean aberatsak izanik. Beste lekaleekin alderatuta, ilarrek ez dute digestio astunik eragiten.
Nola jan eta nola prestatu? Gordinik; barazki-menestran; lurrunetan egosita (guarnizio gisa edo entsaladan); urdaiazpiko eta arrautzarekin platera osatuta; zopan edo kreman.
Leka gogor eta haritsua ez dugu jaten, horrek babestu eta gorde egiten du baba. Aleak itxura obalatua eta berdea du, haragi samurra eta oso zaporetsua. Freskoan kontsumitzeko garaia udaberria da. Ezaugarri nutrizionaletan ilarraren antzekotasun handia dute.Etxeratzen duzunean, gorde hozkailuan, paperezko edo plastikozko poltsa zulatu batean, gehienez hiru egunez. Egokiena da erosten ditugun egunean bertan zuritu eta prestatzea, egunean bertan jateko edo hozkailuan edo izozkailuan gordetzeko.
Zertan laguntzen gaitu? Proteina eta zuntzetan aberatsa da, asegarria, arina, eta bitamina eta mineraletan aberatsa. Oso elikagarriak dira eta, era berean, lekale lehorra baino digestiboagoa. Beste abantailetako bat, prestatzeko eskaintzen duten moldakortasuna da, zuzenean gordinik hartzeko ere egokiak baitira, ordu artean, mokadu moduan.Bihotzaren laguna da, bihotz-hodien osasunerako ona. Lekalea bigarren plater modura gomendagarria da. Potasio-eduki handia du eta arteria tentsioari laguntzen dio. Kaltzioan aberatsak dira, hezurdurarentzat onak. Ongi mastekatu behar dira, digestio astunik ez izateko, eta zuntz asko izateagatik sor daitezkeen haizeak saihesteko. Arrazoi beragatik, ez dira gomendagarriak hesteetako arazoak, gastritisa edo beherakoa dutenentzat. Azala kentzea komeni da, digestio hobeak edukitzeko.
Prestatzeko moduak: patatekin gisatuta, tortillan, entsaladan, hummusean...
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545