Urri giroa, batean denbora ederra, bertzean uria denean.

Andreu Escrivà: “Kapitalismoaren jasangarritasunak gaur egungo egoera mantendu nahi du, eta sostengaezina da”

El Salto-k Andreu Escrivá ikerlari eta ingurumen-adituari elkarrizketatu du, bere azken liburuaren harira, "Contra la sostenibilidad". Bertan, kapitalismo berdeak bere burua indartzeko erabiltzen dituen estrategiak azaldu ditu, eta nola jasangarritasunaren ideia faltsua sortzen duten.


2023ko abuztuaren 22a
Andreu Escrivà. Argazkia: Gabriel Rodriguez / El Salto.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Kapitalismoaren jasangarritasunaren saiakerak gaur egungo egoera mantentzea bilatzen du, hau da, egoera sostengaezina”, adierazi du Escrivàk elkarrizketan. Jasangarritasunak sortzen duen ilusioa horrekin jarraitu dezakegula, eta merkatua jasangarritasunaz jabetu dela: zerbait erostean “planetari laguntzen ari zarela” saltzen digute. “Enpresa asko gidatzen ari diren sistema sostengaezina mantentzen saiatzen ari gara”, salatu du.

Gaur egun ulertzen den jasangarritasunaren ideiarekin kritikoa da, eta jasangarritasuna “ingurumen-eragin txikiagoarekin” lotzen dugula esan du, baina hori ez dela “benetako jasangarritasuna”. “Jasangarria izatea zerbait modu mugagabean erostea izango litzateke, denboran zehar mantendu daitekeelako. Gaur egun ez dauka zentzurik”, dio Escrivàk. Kotxearen adibidea jarri du: Inoiz ez da izango jasangarria, nahiz eta industria hori saltzen saiatzen den.

Elkarrizketan, karbono-aztarnaren inguruan ere hitz egiten dute; aztarna horren kontzeptua petrolio-enpresa batek sortu zuen marketin kanpaina baterako. Escrivàk fosil-industriak duen indarra salatu du, eta nola marketin kanpainen bidez herritar indibidualari botatzen zaion errua, aldaketa indibiduala bailitzen, nahiz eta aldaketa kolektiboak eta estrukturalak diren benetan garrantzia dutenak.

"Jasangarritasun merkantilistak eta kapitalistak gaur egungo sistema berdin mantendu nahi du” salatu du. Trantsizio ekologikoak, marko horren barruan ikusita, sistema berdinera eramango gaituela adierazi du, nahiz eta sostengaezina izan.

Ekonomia zirkularraren ideiaren inguruan, ezinezkoa dela dio, produkzio prozesu batean inoiz ezingo dela guztiz zirkulu itxi bat izan. Beste ekonomia baten beharra ikusten du: “Beste ekonomia mota bat nahi dut, ekonomia planifikatu bat, ekonomia sozial eta solidario bat, ez duena hazkunde ekonomikoa bilatzen, pertsonen ongizatea baizik”.

Euskal Hirigune Elkargoak alokairuen prezioak mugatu ahal izango ditu tentsiopeko herrietan
2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean. (+)
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra
2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute. (+)
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean. (+)
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik
2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean. (+)
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen
2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira. (+)
gora