Astelehenero 8:00etan zure epostan
Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.
Eguraldi baldintzak egokiak izatea zen isurketa hasteko baldintza, eta hori betetzen dela ondorioztatu ondoren, Japoniako Gobernua ostegun honetan hasi da Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen. Guztira zentralean 1,34 milioi metro kubiko daude pilatuak. Fumio Kishida lehen ministroak erabaki hori Tepco konpainiak "isuriaren segurtasuna" egiaztatu ondoren hartu dutela adierazi du.
IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak oniritzia eman dio urak isurtzeko planari, "apurka-apurka eta era kontrolatuan" isuriko dutelakoan, eta ingurumenean eta giza osasunean inpaktu "hutsala" eragingo duela zehaztuz.
Herrialdeko arrantza sektoreak eta talde ekologistak erabakiaren aurka agertu dira, eta ehunka lagun elkartu dira Japoniako Parlamentuaren egoitzaren aurrean. Arrantza sektoreak bere produktuen izena kaltetu dezakeela adierazi du. Ura hondakin erradioaktiboz kutsatuta dagoela ohartarazi dute, eta erreaktoreak hozteko edo instalazio nuklearren barruan iragazteko erabili dezaketela ere diote. Inguruko herrialdeen kasuan, Txina Tokioren erabakiaren aurka agertu da, baita hasieran Hego Korea ere, baina azken asteetan iritziz aldatu, eta erabakia babestu du.
Beste aukerarik ez dela aztertu deitoratu du Ken Buesseler itsaso radiokimikariak ere, salatuz "bakarrik erantzun azkar eta merkeena" nahi dutela.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545