Apirileko egunak hiru aro

“Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erostera goaz, lurra babesteko”

Abenduaren 1ean, ostiralarekin, Azpeitian aurkeztuko zaie herritarrei "Amillubi taupaka" proiektua. Laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak bere asmoak iragarri ditu: "Amillubi baserria eta bere lur eta basoak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi dira, horrekin lurra espekulaziotik zein artifizializaziotik babesteko asmoz, eta lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzeko helburuarekin". 19:00etan Azoka plazan da hitzordua.


2023ko azaroaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Biolur elkarteak aurkezpenean azalduko du zein helbururi erantzuten dien Amillubi proiektuak eta zergatik hautatu dituzten Zestoa herriko Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserria eta bere lurrak, "eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko". Urola ibaiaren meandroan dago kokatuta Amillubi.

Gazako lurraldearen %99 kutsatuta dago, Israelen eraso militarren ondorioz
2026-11-24 | ARGIA
Oxfam elkarteak txosten batean ondorioztatu duenez, Gazan ingurumen kutsadura "orokortua" da Israelek duela hiru urte genozidioa hasi zuenez geroztik, eta osasun publikoarentzat ondorio larriak ditu:... (+)
Bilboko sute batean 24 bizilagun ospitaleratu dituzte, horietako bat oso larri
2026-11-13 | ARGIA
Uribarri auzoko etxebizitza bloke batean izan da sutea, goizaldean. 47 pertsona artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuen, eta horietatik 24 ospitaleratu; bat “ oso larri”... (+)
Japoniaren eta Euskal Herriaren "anaitasun gastronomikoak" publikoaren saria jaso du Hokkaidon
2026-11-09 | ARGIA
Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta... (+)
Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
gora