Sapar zailari aihotz zorrotza.

Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


2025eko otsailaren 06a
EAEn berriztagarriak jartzeko erenmuen "gaitasun" mapa. Berde ilunetuik urdinera, gaitasun altutik baxura.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren tramitazioak aurrera jarraitzen du eta abenduaren 20an beste urrats bat eman du, behin-behineko bertsioa onartu baita, “jendaurreko informazio publikoan aurkeztu diren alegazioak kontuan edukita”.

Dokumentuak hainbat aldaketa dakartza, planaren hasierako onarpenarekin alderatuta. Egindako aldaketa batzuk behin behineko onarpenaren aginduak dakarren “aldaketen eranskin” batean jaso dira, ez ordea beste batzuk.

Eskala handiko berriztagarrien azpiegiturak kokatzen diren 27 eremuez gain, Lurralde Plan Sektorialean (LPS) beste eremu posible batzuk zehaztu dituzte beren “gaitasunaren” arabera

Eskala handiko berriztagarrien azpiegiturak kokatzen diren 27 eremuez gain, Lurralde Plan Sektorialean (LPS) beste eremu posible batzuk zehazten dira beren “gaitasunaren” arabera. Bada, gaitasun “ertaina” zuten eremu zabalak orain “altu” gisa daude izendatuta, eta horietan eskala handiko zentral eolikoak ezartzeko aukera dago –5 aerosorgailukoak edo 30 MW-eko potentzia baino gehiago dutenak–.

Gauza bera gertatzen da gaitasun “baxua” zuten eremu askorekin, orain “ertaina” baitute. Kasu honetan, bost aerosorgailu edo 30 MW-ko potentzia baino gutxiagokoak lirateke eolikoen zentralak, baina hala ere azpiegitura handiak izaten jarraituko lukete.

Udalerri askotan halako goranzko aldaketak egin dira, esaterako Hernaniko Pagoaga auzoan eta Onddi mendiaren inguruan, Euskal Herriko parke eoliko handiena eraiki nahi duten Urumeako mendien zonaldean hain justu. Beste toki batzuetan behera egin du berriztagarriak jartzeko gaitasunak, Olaberria, Bergara eta Gipuzkoa barrualdeko beste udalerrietako baserri-lurretan kasu, baina azken hauek salbuespenak besterik ez dira.

Urumeako mendietan berriztagarrien eskala handiko azpiegiturak jartzeko "gaitasunaren" mapa.

“Atrakzio efektua”

“Aldaketak justifikatu gabe daude” azaldu dio hedabide honi datu horiek aztertu dituen Mikel Alvarez eolikoen kontrako mugimenduko ekologistak. Bere esanetan, LPSaren aurrerapenean eolikoak jartzeko aukera zuten kokapenak askoz gehiago ziren; gero, planaren hasierako bertsioan horietako asko kendu zituzten; eta orain, behin-behineko bertsioko aldaketekin “nolabait itzultzen gara aurrerapen dokumentuan zegoen horretara”.

Alvarezen esanetan horrek enpresei bidea “errazten” die eta “atrakzio efektu” bat sortzen du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeak eskala handiko berriztagarrien azpiegiturak jartzeko libre baleude bezala.

Orain, dokumentua EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeari igorriko zaio, eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa, berriz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari. Eta behin betiko bertsioa onartzea espero du Jaurlaritzak, organo horietan “bidezko azterketak amaitu ondoren”, ohar bidez zabaldu duenez.

Aldiz, LPS hori onartu baino lehen tramitatzen hasitako eolikoen proiektu ugariek beren bidea jarraituko dute, planean agertzen ez diren eremuak ez baitira eolikoak jartzeko baztergarriak izango, eta itxura guztien arabera aurrera doazen proiektuak xedapen gehigarri baten bidez batuko zaizkie behin betiko dokumentuari, Alvarezek argitu duenez.

Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola
2025-03-09 | Urko Apaolaza Avila
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura... (+)
"Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko"
2025-03-02 | Urko Apaolaza Avila
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen... (+)
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko
2025-02-20 | Urko Apaolaza Avila
Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta... (+)
Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak
2025-02-13 | Urko Apaolaza Avila
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean... (+)
Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian
2025-02-06 | Urko Apaolaza Avila
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe... (+)
gora