Jatea behar bat da, baina buru argiz jatea arte bat da

Amasa-Villabonako eolikoaren proiektua jendaurrean dago eta 30 eguneko epea dago alegazioak jartzeko

Premier ESPF Renovables, S.L. enpresak baimenak eskatu ditu Jaurlaritzan, Amasamendin 200 metroko bi haize errota ezartzeko. Gipuzkoako Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani udalerriei eragiten die. Gaurko egunarekin egin du publiko proiektua EAEko buletin ofizialak, eta bihartik aurrera 30 eguneko epea dago alegazioak aurkezteko. Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza da baimen hauek eman edo ez ebatziko duena.


2026ko irailaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Hernani I" eta "Hernani II" izeneko proiektuek kluster eoliko bakarra osatzen dute eta hauek dira euren titular eta sustatzaileak: lehenarena Premier ESPF Ipaz Haizea, S.L., eta bigarrenarena Premier ESPF Ipaz Haizea 2, S.L. Amasa-Villabonako udalerrian 200 metroko bi haize errota jartzea dute helburu, bakoitza 4,99 MW-ko potentziakoa eta Siemens Gamesa 145-5.0 Mk II modelokoa.

Bertan sortutako energia 11,5 kilometrora dagoen Hernaniko azpiestazioaren bidez lotu nahi dute banaketa-sarera, eta horretarako, aireko eta lurpeko 30 kV-ko linea elektrikoa baliatuko dute: lehen 2,29 kilometroak eta azken 0,94 kilometroak lurpetik egin nahi dituzte, eta tarteko 8,27 kilometroak airetik. Linea honek Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani udalerrietako lurrak zeharkatuko lituzke.

9,76 milioi euroko aurrekontua dute zentral eolikoa eta hustuketa-linea eraikitzeko lanek.

Aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena dira Premier ESPF Renovables S.L. enpresak eskatu dituen baimenak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzan. Hala argitaratu du irailaren 24an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Bertan zehazten denez, aipatutako sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren esku dago proiektu honi aurretiazko administrazio-baimena eman edo ez ebaztea.

Proiektua jendaurrean jarria dago. Hemen ikus daiteke, eta 30 eguneko epea dago alegazioak aurkezteko.

Udalak enpresarekiko harremanak eten zituen uda aurretik

2025eko maiatzean Amasa-Villabonako udalak herritarrei azaldu zien Premier enpresarekin negoziatzen ari zela Amasamendiko zentral eolikoen kokapena, energiaren salmenta eta jabetza (albiste honetan dago jasota).

Urtebetera, 2026ko maiatzean, Amasa-Villabonako udalak jakinarazi zuen Premier enpresarekin harremanak eten zituela (albiste honetan irakurgai). Izan ere, udalaren eskariz ingurumen txostena egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta txosten hori irakurrita udalak ondorioztatu zuen Amasamendiko proiektu eolikoak hegazti espezie babestuengan izango lukeen eragina "oso nabarmena" litzatekeela.

Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
Hogei urteotan 237tik 813ra hazi da ekologikoan ekoizten duen eragile kopurua EAEn
2026-09-24 | Estitxu Eizagirre
Irailaren 23an Europako Nekazaritza Ekologikoaren Eguna izan da. Aurten, gainera, hogei urte bete ditu EAEko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK-Ekolurra). Urteotan biderkatu egin da... (+)
Sasoiko menu goxoa eta bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari
2026-09-18 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak agendaren 10. zenbakia aterako du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak. Hori ospatzeko, bertso bazkari berezian elkartuko dira landare zaleak irailaren 26an, Azpeitiako Azoka... (+)
Zatoz bertso bazkari berezira, ilargiari begiratzen dioten baratzezaleekin ospatzera
2026-09-09 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak 2027 agenda laster izango dugu eskuetan. Ilargiaren arabera sasoi bakoitzean landareekin zer lan egin azaltzen duen agenda honek urteurren biribila beteko du,... (+)
Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
gora