Martxoan haize, sagardian lore

Akusatuek ez dute Palacio de Arozteguiak eskatutako erantzukizun zibila onartu eta astelehenean epaiketa hasiko da

Hilabeteak dira jada fiskaltza, defentsa eta akusazio partikularra –Palacio de Arozteguia SM– epaiketa ez egiteko negoziatzen ari direla. Bazegoen oinarrizko akordio bat, baina Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsa ohar bidez iragarri du bertan behera gelditu dela.


2025eko maiatzaren 15a
Obrak geldiarazteko hondeamakinen aurrean herritarrak eserita.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Akordiorik egon ezean, beraz, datorren astelehen goizean, hilak 19, epaiketa hasiko da Iruñean, eta 23ra arte luzatuko da. Elkartasun komitetik adierazi dutenez, joan den azaroan egon zen fiskaltzak proposatutako negoziazio saio bat, baina bertan behera gelditu zen Palacio de Arozteguia SMk auzipetuen jarduera “talde kriminala izendatzearen akusazioa mantendu nahi zuelako”.

Joan den astean ere berriz zabaldu zen akordioaren aukera fiskaltzaren aldetik, eta bazirudien oraingoan lortuko zela, baina oraingoz ez da posible izan: “Akordioa lortzeko negoziazio horietan", diote elkartasun komitekoek, "bai fiskaltzak bai Palacio de Arozteguia S.Mk adierazi dute talde kriminalaren eskaera bertan behera uzteko prest daudela”, baina ez daude prest akusatuei eskatzen zaien erantzukizun zibila erretiratzeko.

Horren arabera, Palacio de Arozteguiak eskatzen du auzipetuek erantzukizun zibila onartzea –beraz, egin ez dituzten ekintza biolento ugari onartzea–, eta trukean bermatzen du ez diela inoiz eskatuko erantzun zibili hori ordaintzea.

Akusatuek ez dute akordio hori onartu, haien ustez, Palacio de Arozteguia SMk haien bizitzak erabiltzen dituelako “Nafarroako eta Espainiako gobernuengandik 43 milioi euroko kalte-ordaina lortzeko. Ez gaude prest biziarteko zigor ekonomikoaren arriskua onartzeko, are gutxiago egin ez dugun zerbaitengatik”.

Zigorra, 43 milioi lortzeko

Epaiketan akusatuei bi delitu leporatzen dizkiete, bai fiskaltzak, bai akusazio partikularrak: bat, talde kriminala osatzea; bi, bortxazko zazpi delitu jarraian egin izana. Baina epaiketa honetaz aparte, Palacio de Aroztegiak badu beste prozedura bat zabalik Nafarroako eta Espainiako gobernuen kontra. Argudiatzen du akusatuek obrak eteteaz gain proiektu osoa geldiarazi zutela 2021eko apiril hartan, eta horrek 46 milioi euroko kalteak ekarri dizkiela Aroztegiako proiektua aurrera daramatenei.

Palacio de Arozteguiaren arabera, bi gobernuek ez zituzten behar besteko segurtasun neurriak hartu obren hasiera babesteko, horren ondorioz milioietako kalteak izan dituzte, eta bi gobernuek 43 milioi euro ordaintzea nahi dute, kalte-ordain gisa. Horretarako, haientzat oso garrantzitsua da epai bat izatea, non esango den Aroztegia proiektua talde kriminal batek geldiarazi zuela, edota sikiera pertsona talde zehatz batek.

Aroztegiko Elkartasun Komiteak ekitaldi ugari antolatu ditu auzipetuei elkartasuna eta sostengua adierazteko. Ondorengo afixa honetan ikus daiteke egunez eguneko ekitaldiak.

47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko
Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47... (+)
Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak... (+)
Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik... (+)
Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela. (+)
2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako... (+)
gora