Ekaina eder, uda halaber.

Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025eko martxoaren 07a
Euskal Yaren AHTko azpiegitura zati bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Duela bi aste ika-mika handia piztu zen PSNko eledun Ramón Alzorrizek esan ondoren Nafarroako AHTko lotunea Euskal Y-arekin Gasteiztik izango zela bai ala bai. Hego Euskal Herriko agintariek Espainiako Gobernuaren iritzi ofiziala jakin arte ez zutela ezer esango adierazi zuten.

Azterketa ofizialen emaitzak ez dira oraindik iritsi eta pentsatzekoa ez direla laster etorriko, Aralar azpian egin beharreko katak oraindik hasi gabe daude eta. Ministerioak emandako erantzunean, azterketak egiteko zailtasunei egin die erreferentzia, horiek egin beharreko lekuetako udalak AHTko proiektuaren aurka daudelako eta traba ugari jartzen ari direlako, “horrek azterketak atzeratzen ditu”.

Sustapen Ministerioaren esanetan, ingurumenaren ikuspegitik Aralarrekoak balio handiko lurrak dira, hidrogeologia oso konplexua dutenak. Aralar azpian eremu karstikoak daudela dio eta, hortaz, ministerioak ez dakiela lotune hori oso bideragarria den. 2018koa da Sustapen Ministerioak –orduan PPren esku– gaiaz erabakitzeko egindako azken azterketa ofiziala eta, hark ere Gasteizko lotunea hobesten zuen.

Ezkioko balizko aukera honetan bada zerbait oso bitxia, ez dago argi lotunea zein izango den, baina Ezkion aspalditik ia bukatuta dago trena jasotzeko geltokia eta hara doan errepidea. Espazio hori, hala ere, ez litzateke horretarako bakarrik erabiliko, tren lasterren aurreratze eta aparkaleku gune gisa ere aurreikusita baitago.

“Baliatu bide zaharra”

AHTren aurkako mugimendu zabalak, aldiz, AHT bera arbuiatzen du eta Sakanako eta Arabako Lautada bailarak gehiago ez txikitzeko, egungo trenbidea baliatzea proposatzen du. Bailara estuak dagoeneko badu errepide zaharra, autobidea, egungo trenbidea eta orain gehituko litzaioke laugarren azpiegitura bat, AHTren trenbidea. Bailararen jasangarritasunerako hori gehiegizkoa dela eta tren sozialaren aldeko plataformak egungo trenbidea hobetzeko proposamena luzatu du.


 

 

 

Klima larrialdiari nondik heldu?
Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko... (+)
Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
Zizur Nagusiko hiru eskola publikoentzat jantoki publiko bateratua eraikiko da
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jantoki berri baterako lizitazioari ekin dio Zizur Nagusian (Nafarroa), herriko hiru eskola publikoentzat eskola jantoki bat eraikitzeko. Eskola horietan 1.329 ikasle ari... (+)
gora