San Bizente hotza, neguaren bihotza.

Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira

Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko dira.


2025eko maiatzaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2026ko martxoan Herriko Etxeetako bozak izango dira Ipar Euskal Herrian, eta horiei begira jarri da Bizi mugimendua. Hain zuzen ere, “etorkizun erresiliente eta bizigarria” oraindik posible dela argudiatuta, eta horretarako tokiko mailan ekitea “ezinbestekoa” dela iritzita, hauteskunde zerrendek kontuan izateko hemeretzi neurri dituen Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna aurkeztu du.

Neurriak sei ardatzen inguruan proposatu ditu mugimenduak: bizilekua egokitzea, mugikortasuna, energiarekiko menpekotasuna txikitzea, elikadura, ekonomia birtokiratzea eta ekiteko baliabideak eskuratzea. Sei ardatz horien baitan, denetariko proposamenak aurkeztu ditu mugimenduak, esaterako: etxebizitza berriak sortzea “denentzat eskuragarriak, lur eremu berririk kontsumitu gabe”; bizi eta jarduera eremu nagusiak elkarri lotzea, segurtasunez mugitzeko aukera emateko; “tokikoa, herritarra eta berriztagarria” den energia ekoiztea; elikadura ekoizteko lurrak babestea; tokiko monetaren erabilera orokortzea; eta biztanleei euren bizi ingurunean erabakitzeko gaitasuna ematea, besteak beste.

Neurriok era zorrotz edo lasaiagoan ezartzeko daude diseinatuta, herriaren tamainaren arabera: 2.000 biztanlez azpikoetan “ez hain zorrotzak”, hirixkentzat “gotorragoak”, eta 5.000 biztanlez gorakoetan “anbiziotsuenak”. Horrez gain, neurri bakoitzak bere gain hartzen ditu hauteskunde zerrendek euskal elkargo mailan gauzatzeko ekintzak, Herriko Etxetik elkargoko hautetsi bat, gutxienez, bozkatuko baitute.

Metamorfosi Ekologikoa

Duela bost urte, 2020an, Ipar Euskal Herriko 46 herrik Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu zuten, eta horien jarraipena egin du Bizi mugimenduak; baita 2.000 biztanlez gaindiko beste hamar herrirena ere. Euren ekintzen jarraipena egin du, eta ateratako ondorioen irakurketa aurtengo irailean egingo du, Baionan. Ekimen horrek emango dio hasiera hautetsi zerrenden bilanaren komunikazio kanpainari.

Bizi mugimendua 2013tik ari da Ipar Euskal Herriko herrietako ekintzen jarraipena egiten, eta metamorfosi ekologiko eta sozialaren aldeko gomendioak ematen ditu.

Keniako errefuxiatu kanpalekuetan hirukoiztu egin da haurren desnutrizioa
Afrikako adarra berriz dago muturreko egoeran sikateak eta gatazka armatuek eraginda, eta ondorioak errefuxiatu kanpalekuetan pairatu dituzte: Keniako kanpaleku handienetako batean %33 hazi dira malnutrizio... (+)
Somalia, azken mende erdiko goseterik gogorrenean
Lau eurite garaitan lehortea orokortu da herrialdean eta biztanleriaren erdiari eragin dio; 213.000 pertsona daude gosete egoera larrian. Malnutrizioa zabaldu da, eta NBEk kalkulatu du... (+)
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan
2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman... (+)
Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena
118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera... (+)
Amphan zikloiak gutxienez 22 pertsona hil ditu Bangladeshen eta Indian
Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona... (+)
gora