Jondone Laurendi, esku batean uria, bertzean itxindi.

Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025eko martxoaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Otsoa ehizatzea beti izan da legezkoa Espainiako Erresuman, 2021eko irailera arte, ehun bat otso hiltzen ziren urtero Duerotik iparrera. Orduan onartu zen otsoa Duerotik gora babestea, otsoaren ikerketa eta babesa bultzatzen duen Ascel erakundearen eskariz. Horrela, basa espezien babes berezia arautzen duen zerrendan sartzea erabaki zuen Trantsizio Ekologikorako ministerioak.

Horretarako ezinbestekoa izan zen ministerioaren menpe lanean diharduen Landare eta Faunaren Batzorde Zientifikoaren diktamena, zeinetan onartzen zen otsoak "kultur eta zientzia ondarearen ikuspegitik" duen balioa, eta aitortzen ziren "ekosistema naturaletan ematen dituen zerbitzuak".

Berez, orain ere antzeko prozedura beharko litzateke eman egoera iraultzeko, argudio zientifikoetan oinarrituta, baina bide hori saihestu da, eta ostegun honetan Kongresuan onartu den Elikagaiak alferrik ez galtzeko Legearen testuinguruan onartu da.

Onartutako legearen zuzenketa batek dioenez, otsoak 14.000 txahal, txekor, behi, moxal eta ardi hil ditu, eta horrek lau milioi kilo haragiren inpaktu bat du abereen haragi ustiaketan; horrela, "kontrolatu nahi da otsoak abereen ustiaketan duen eragina". Legearen defendatzaileen ustez, otsoaren ehiza baimentzea da otsoa eta abere estentsiboen ustiaketa bateragarri egiteko modu bakarra.

Iberiar penintsulan otsoaren jarraipena egiten duten ikertzaileen ustez, dena den, otsoaren dietaren %80tik %87ra –ikerketen eta lekuaren arabera– basurdeetan eta orkatzetan oinarritzen da. Theo Oberhuber Ekologistak Martxaneko kidearen ustez, horrelako legeak onartzeko esaten da otsoen kopurua goraka doala, baina bere ustez ez dago hori frogatzen duen errolda daturik, ez bestelako datu zientifikorik.

Neurri honekin epe motzean Espainiako Estatu osoko lurraldean otsoa ehizatu ahal izango da. Oraingo egoeran, Duerotik hegoaldera otsoa ehizatzeko debekuak indarrean jarraituko du, 2021aren aurretik moduan. Epe motzera, aldiz, Europak babes maila jaitsiko dio otsoari eta orduan Duerotik hegora ere ehizatu ahal izango da.

Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez... (+)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa... (+)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren... (+)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila
Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta... (+)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras... (+)
gora