Belar asko bildu duzu! Maiatz luzeak jango ditu.

50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak. Apirilaren 8tik aurrera 30 eguneko epea dago alegazioak aurkezteko. 


2025eko apirilaren 08a
Abengoa enpresak Sevillan eraikitako zentral fotovoltaikoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako patronal fotovoltaikoaren buru den Benbros Energyk Cañaveras Solar filialaren bidez egingo du proiektua; Rafael Benjumea da bi enpresen zuzendaria. Proiektuaren potentzia –30,9 megawattekoa– eta beste hainbat ezaugarri ezagunak baziren ere, orain ezagutu da elektrizitatea ekoizteko gaitasun hori Agurainen kokatutako 48.960 eguzki-panelen bidez lortuko dela, eta parkearen exekuzioak 15,2 milioi euroko kostua izango duela, El Correo-k jaso duenez.

Azpiegiturak Donemiliagako azpiestaziora bideratuko du energia goi-tentsioko linea baten bidez. Linea hori lurpean joango da zentral fotovoltaikotik sare elektrikora igaro beharreko 4.252 metroetan. Donemiliagatik, Elgeako parkearen azpiestaziora bideratuko da energia. Azazetako parke eolikoa aurrera eramaten bada, Elgeako parkera bideratuko den energia partekatua izango da, Donemiliagako eta Azezetako parkeek sortuko baitute energia. Risen Energy enpresa txinatarrak egindako aurpegi biko panelak erabiliko dituzte proiektuan, eta plaka horiek, eguzkitan egoteko ahalmena duen egitura metaliko baten gainean jarriko dira, iparraldetik hegoaldera.

Benjumeatarrak, Andaluziako oligarken familia frankista

Andaluziako oligarkiaren familia historikoa da Benjumeatarrena. Egun Benbros Energyren zuzendaria eta Unión Española Fotovoltaica (Unef) elkarteko burua da Rafael Benjumea, Abengoamultinazionaleko presidente ohi Felipe Benjumearen iloba. Feliperen osaba ziren Rafael Benjumea, Guadalhorceko lehen kondea eta Primo de Riverarekin ministro izandakoa, eta Joaquín Benjumea, Benjumeako lehen kondea eta Francorekin ministro eta Espainiako Bankuko gobernadore izandakoa.

Frankismo garaian egin zituen negoziorik esanguratsuenak Benjumea familiak. Felipek 1941ean Abengoa enpresa sortu zuen eta bere osaba Rafaelek, RENFEko presidente izendatu eta urtebetera, horren elektrifikazioa hornitzeko baimena eman zion. 80ko hamarkadaz geroztik, "batez ere PSOEren aterkiak babestu zituen Abengoaren interesak, eta konexio politiko-enpresarialen sare trinkoa sortu zen, taldearen hedapena erraztuz", Secretolivo webguneko Élites de poder económico en Andalucía (Botere politikoaren eliteak Andaluzian) artikuluaren arabera.

XXI. mendean familiak negozioak garatzen jarraitu zuen. Estatuko botere politikoa une bakoitzean kudeatzen zutenekin mesede truke ugari egin zituen, maiz ate birakariak baliatuz. Secretoolivoren artikuluaren arabera, " 2002 eta 2011 artean Errege Etxeko buru izan zen Alberto Aza Juan Carlos erregeak enpresan zituen akzioen aurpegi publikoa zen, José María Aznar jakinaren gainean zegoela. Gainera, Azaren semea Abengoako administrazio kontseiluko kide izan zen. Juan Carlosen lehengusua ere kontseiluko kide izan zen".



 



 

Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik,... (+)
Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan 'Subflubiala Ez!'
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik... (+)
Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik... (+)
Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko
Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi... (+)
Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko... (+)
gora