Astelehenero 8:00etan zure epostan
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
Nahiz eta azken urteetan beste material batzuekin egindako poltsen erabilera handitu den, plastikozko poltsek oso erabiliak izaten jarraitzen dute. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera (ELGA), 2024an 220 milioi tona plastiko hondakin sortu ziren munduan, horietatik 70 milioi modu ez egokian kudeatu ziren eta itsasoetan, ibaietan, lurzoruan eta atmosferan bukatu zuten.
Hondakinen kudeaketa horrek, biodibertsitatea, larrialdi klimatikoa eta gizakien osasuna arriskuan jartzen dituela ohartarazi dute ELGAtik. Greenpeacek honela dio: "Ekintza instituzionalik eza eta plastikoaren industriarekiko atseginak mundu mailako kutsadura-arazoa larriagotu dute, sakoneko konponbideak eta erregulazio askoz zorrotzagoa behar dituenak".
Plastikozko poltsak guztiz debekatzea eskatu du Greenpeacek. Anbizio handiagoa eskatu du larrialdi klimatikoaren kontrako borrokan, eta aurtengo plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko eguna erabilera bakarreko plastikoak ezabatzeko abiapuntua izatea espero dute.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545