Asteroko buletina
Otsailean irteten du hartzak leizetik.

2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


2025eko otsailaren 06a

Klima aldaketak ez du etenik, eta prozesua aurrera doan seinale, azken hilabeteetan tenperaturak apurtzen  dituen markak ditugu. Copernicus-ek argitaratutako ikerketaren bidez jakin dezakegu aurreko urtarrila mundu mailan inoiz erregistratu den beroena izan dela: aireak gainazalean izan duen bataz besteko tenperatura 13,23ºC-koa izan delako, azken urteetako bataz bestekoa baino 0,79ºC altuagoa.

2024. urtea munduan inoiz erregistratu den urterik beroena izan bazen ere, 2025a ez da hobeto hasi eta lehenengo hilabetean errekor absolutuak hautsi ditu. Gainera kontuan izan behar dugu pasa den hilabetean La Niña izeneko denborala hotza suertatu zela Ozeano Barean eta horrek tenperaturen beherakada nabaria ekarri zuela. 

Itsasoetan ere beroa

Zirkulu polarrak kontuan hartu gabe, itsasoen bataz besteko tenperatura 20,78ºC-koa izan da 2025eko urtarrilean. Iazko urtarrileko tenperatura baino 0,19ºC baxuagoa (inoiz erregistratu den altuena da iazkoa). 

Anomaliak eta muturreko egoerak itsasoetan Copernicus

Urtzaroa beroaren ondoriorik argiena 

Munduko bi izotz bloke garrantzitsuenei erreparatzen badiegu izandako izotz galera nabarmena dela hausnartu daiteke. Artikoak, 1979tik gaur egun arte jasotako izotz hedaduraren bataz besteko datua %6an jeitsi du urtarrilean. Antartikoak bestalde, %5eko jetsiera izan du bataz bestekoarekiko. Hala ere, 2023 eta 2024. urteetan jasotako datu errekorrak lausotu egiten dituzte. 

Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.   (+)
Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du
2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta... (+)
Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako. (+)
Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze... (+)
Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora