Ongarri onena baratzezainaren itzala da
2025-05-12 | Menda Bikoitza

2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz

Menda Bikoitza

Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna gizaki eta animaliez gain landareek ere ba ote duten da oraingo ikerketa honen gaia. Burmuinik gabe pentsa ote daitekeen, hori da gaurko eztabaidaren beste ardatzetako bat.

Gaurko sendabelarra, berriz, elorri zuria da. Aurrekoan izeiarekin esan genuen moduan, zuhaitzak eta zuhaixkak ere sendabelar izan daitezkeelako. Oraintxe daukagu loratze betean, maiatzean, eta biltzeko urteko garai bakarra hauxe dugu. Bihotzerako landarea deitu izan zaio eta erremedio zein botika asko egiteko erabiltzen da. Elorri zuri tintura indartsua nola egin azalduko dugu.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Bizi Baratzea, ARGIA

Menda Bikoitza gehiago:

gora