Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.
2026-02-26 | Menda Bikoitza

Artemisa, sendabelar onirikoa?

Menda Bikoitza

Atapuerca esanda ez zaigu landaredia etortzen burura, baina bertan loratzen diren 600 landareren katalogoa aurkeztu dute, beraz, bada landarerik zonalde honetan. Burgoseko probintziako lau landaretik bat Atapuercan dago, eta hori izugarrizko proportzioa da. Albiste horrekin hasi dugu saioa.

Gaurko sendabelarra artemisa izan da. Erabilera anitzeko sendabelar honek sinesmen asko ditu bere inguruan, eta guk bati heldu diogu: amets egiteko, edo hobe esanda, eginarazteko, omen duen gaitasunari. Sendabelar onirikoa den ala ez erabilerak esango digu, hala gaurko aholkua artemisa nola eta zertarako erabili izan da.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Garbiñe Larrea Iturralde Bizi Baratzea, Garbiñe Larrea Iturralde

Menda Bikoitza gehiago:

gora