Baratzezain baten hankasartzerik handienetakoa, arduradun bakarra bera dela pentsatzea da
2026-05-28 | Menda Bikoitza

Zikutak ez du argirik

Menda Bikoitza

Argia ematen duten landareak, hau ikusteko ere jaio garela dirudi. Gure artean ditugun landare ohikoak dira asko, orkideak edo krasak adibidez, baina zuhaitzekin ere ari dira halako probak egiten. Bioluminiszentzia deitzen zaio eta tratamendu genetikoak eginda lortzen da, hau da, landare transgenikoak dira. Ipurtargien eta berezko argia duten onddoen geneak hartu eta landareei txertatuta ari dira halakoak lortzen. Baliteke honek gure paisaia urbanoak urte gutxiren buruan aldatzea.

Gaurko sendabelarra, berriz, ez da propioki sendabelarra, landare toxikoa bizik. Zikutari buruz aritu gara, baina uda partean askok azenario basatiarekin nahasten dute. Albistea Argentinatik ekarri dugu, han mihiluarekin nahasten dutelako. Gaur egun telefonoan ditugun aplikazioen akatsak direla medio, pozoinketak eta heriotzak gertatzen dira. Horregatik, arduratik eta halakoak gerta ez daitezen, nola jokatu azaldu dugu.

Gomendioarena atalean une hauetan egiteko moduko ukendu bat: Milagritos deitutako ukendua hain zuzen. Berbena (Verbena officinalis), pasmo-belarra (Anagallis arvensis) eta plantaina arra (Plantago lanceolata) erabilita egiten den ukenduaz ari gara.

:: ::
Egileak:
Eneritz Arzallus Alustiza Garbiñe Larrea Iturralde Eneritz Arzallus Alustiza, Garbiñe Larrea Iturralde

Menda Bikoitza gehiago:

gora