Asteroko buletina
Sasiak begiak eta hontzak belarriak
2025-02-24 | Menda Bikoitza

2x09: Itxaropena eta pasmo belarra

Menda Bikoitza

Beste podcast bat dugu abiapuntu gaur: "La senda de las plantas perdidas" saio etnobotanikoa. Gurea entzuten duzuen askorentzat interesgarria izango delakoan. Bere newsletterra jasotzen dugu (gomendatzen dizuet), eta itxaropenaz eta landareez egindako hausnarketa asko gustatu zaigu. Aina. S Erice biologo eta idazlea da egilea eta "plantaesperanza" terminoaren alde idatzi du eta guk ere horri heldu diogu.

Bestetik, podcast hau egiten hasi ginenean pentsatu genuen noizbait hitz egin beharko genulea pasmo-belarrari buruz eta gaur da eguna. Dudarik gabe orain arte landu dugun landarerik indartsuenaz ari gara, baita toxikoenaz ere, baina hori dosiak eta posologiak egiten du. Horregatik, praxi seguru bat ezartzen saiatu gara. Pasmo-belarraren barne zein kanpo erabilerak ezagutzea gauza handia baita.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea ARGIA, Bizi Baratzea

Menda Bikoitza gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora