Asteroko buletina
Zertarako zure alaba-semeei mirari bat esplikatzen saiatu, baratze bat landatzen jar ditzakezu eta
2024-10-25 | Egonarria

Urak aske

Egonarria

Urak aske dokumentalak naturarekin dugun harremanari buruz hausnartzen du, eta etorkizunean biodibertsitatea izaten segitzeko zer bide egin behar genukeen irudikatzen du. Bi urtegi handi husteko eta haien presak kentzeko egindako urratsak azalduko dizkigu; Vezins Normandian (Frantziako Estatua) bata eta bestea Artikutza Euskal Herrian.

Vezins eta Artikutza 800 kilometrok banatzen dituzte. Hango eta hemengo lanak aldi berean egin dira, baina ez modu berean. Lehenengoan, hamar urteko prozesu gatazkatsuaren ondoren, Sélune ibaia oztopatzen zuen horma kendu dute. Bigarrenean, natura poliki-poliki leheneratu da, nahiz eta 42 metro altu den hormak zutik jarraitzen duen. Mundu osoko ikertzaileen interesa piztu dute biek ala biek.

EiTB sareratu du lana.

 

Urtea: 2021
Iraupena: 74 min
Zuzendaria eta gidoigilea: Bego Zubia
Argazki-zuzendaria: Juantxo Sardon
Jatorrizko musika: Igor Arroyo
Arte-zuzendaria: Miren Gojenola
Zuzendariondokoa: Inma Alvarez
Muntatzailea: Mikel Fuentes
Ekoizle Exekutiboak: Garazi Andonegi, Juantxo Sardon
Ekoizleak: Ana Gonzalez, Mirari Larrañaga

Egileak:
Bego Zubia Gallastegi

Dokumental gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora