Gariak esan zuen: ni bezalako belarrik ez da. Artoak erantzun zion: ni naizen lekuan goserik ez
2023-08-25 | Dokumentalak
Itsasertza: bi munduren arteko muga
Dokumentalak
Euskal Herriko itsasertza lurralde harrigarria dela erakutsiko digute: itsasoaren eta lurraren arteko lehia bortitzaren ondorio, eta bi munduren arteko mugan bizi diren izakien habitat-a ere bada.
Horiek guztiak gertutik ezagutzeko hainbat tokitara egingo dute bisita, tartean Urdaibai Bird Center eta Urdaibai Ekoetxea, Jaitzubiako padurak, Zarauzko Inurritxako biotopoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea.
Bidaia horretan, Alberto Iñurrategik hainbat adituren laguntza izango du, besteak beste Manu Monge geologoa, Jose Mari Unamuno Urdaibai Bird Centerreko zuzendaria, Erlantz Kortabitarte eta Ainhoa Diez de Salazar Ekoetxea ingurumen-hezkuntzako zentroen sareko hezitzaileak Urdaibain, Estela Beteta IHOBEko ordezkaria, Jon Zulaika Gipuzkoako Foru Aldundiko biologoa, eta Asier Hilario geologoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa.
Zortzi dokumentalez osaturiko "Natura bizia" saileko atala da, Avis Produkzioak EiTBrentzat egindako lana.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.