Urtarrileko elur, burdinazko elur.

Zure haurrek ere azukre gehiegi jaten dute udan?

Litxarreri eta gozo kopuruak sarri kontrola galtzen du udan, oporrak, aisia eta kontziliazioa tarteko. Gehiegizko azukre kontsumoaz eta gaia gestionatzeko gakoez hitz egin dute Criar webgunean.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2023ko uztailaren 19a
Helduek haurrei mugak jartzea ezinbestekoa da, haurrak ikas dezan bere buruari mugak jartzen. Argazkia: Openverse / Club Med
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zenbat da azukre asko? 2 urtetik beherako haurrei azukre erantsia duten jaki eta edariak ez ematea gomendatzen du Osasunaren Mundu Erakundeak. 2-3 urterekin, umeak ez luke egunean 15 gramo azukre baino gehiago kontsumitu behar, eta 4 urtetik aurrera, 25 gramotan dago muga.

Gehiegikeriari muga. Oporretan gaudela-eta malguago jokatzen ari garenean, eskua joaten ari zaigula konturatuz gero, gehiegikeriak moztu egin behar direla diote adituek (ez bakarrik litxarrerien kasuan, berdin pantailaren aurrean pasatzen den denborarekin eta abarrekin), helduek haurrei mugak jartzea ezinbestekoa baita haurrak ikas dezan nerabezaro eta helduaroan bere buruari mugak jartzen. Gaiaz mintzatu da berriki Esther Martinez, Argian: “Kontuan izan behar dugu heldu baten burmuina ez dela haurrarena bezalakoa; guk erraz ikusten ditugu hainbat gauza, baina beraiek ez dituzte hala ikusten, eta mugak ezinbestean apurtuko dituzte, bizitzaren inguruan ikasten joateko, eta ondorioak dituztela jabetzeko. Mugak jartzen ditugunean inportantea baita ondorioak zehazten joatea: jokaera honekin ondorio hau izango duzu, beste jokaera honekin beste ondorio hau”.

Nola gestionatu? Umeak gozoak eskatu dituela eta lasai utz diezagun edo haserretu ez dadin beti amore ematea ez da aukera ona, sakonean gatazkei iskin egitea delako eta hori ez da egoera konpontzea: gatazkak garrantzitsuak eta beharrezkoak direla gogoratu du Martinezek; “gatazka saihesten ari bagara, ez gara ongi egiten ari”. Gozoa lortu ez duelako seme-alabak kasketa hartu duela? Tentsio momentuetarako buruan izan beharreko premisa bat jarri digu adituak: “Haurra zenbat eta urduriago, ni orduan eta lasaiago”. Gozoen kontsumoa orekatzeko, noiz eta zenbat jan adostu daiteke haurrarekin (“asteko halako egunetan”) eta Criar.cat-eko nutrizionistak dio komeni dela saihestu nahi ditugun jaki horiek begi-bistan ez uztea, baita litxarreriak sari edo mehatxu gisa ez erabiltzea ere (“ongi bazkaltzen baduzu…”, “txintxo bazaude…”, gozoak bailiran lortu beharreko garaikurra).

Komeni da litxarreriak sari edo mehatxu gisa ez erabiltzea (“ongi bazkaltzen baduzu…”, “txintxo bazaude…”, gozoak bailiran lortu beharreko garaikurra)

Umeak aztoratzen ditu? Azukreak haurrak azeleratu eta urduritzen dituen ustea oso zabalduta dago, baina Criar.cat-eko nutrizionistari irakurri diogu ikerketen arabera ez dela hala: “Jartzen dira horrela normalean gozoak jaten ditugunean festa giroan egon ohi direlako”. 2019-2020ko azken datuen arabera, azukreak hiperaktiboago bihurtzen dituela ez dago baieztatuta, dio. Hori bai, azukre gehiegi kontsumitzea ez da ona osasunerako (ezta hortzetarako ere, galdetu bestela dentistari).

Zer ikusi, hura ikasi. Beste mezu bat ere utzi du Esther Martinezek: “Gurasoak eredu gara eta haurrek ikasten dute ikusten dutena, ez esaten dieguna”. Alegia, seme-alabei gutizia guztiak debekatzea eta bitartean guk oporretan gure apetekin malguago jokatzea ez dirudiela oso koherentea, eta haurrak ez dira ergelak. Oreka non dagoen, malgutasuna zein den eta mugak noiz eta nola jarri behar diren, etxe bakoitzak du bere formula, etxe bakoitzak ezagutzen baitu ongien egoera eta haurra.

Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide... (+)
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak,... (+)
Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta... (+)
Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin... (+)
Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko... (+)
gora