Kukua udaberriko soldadua; txantxangorria neguko soldadua

Xorien migrazioa beroketa klimatikoaren lekuko

Aurten xorien migrazioa berantago iritsi da: Europako iparraldeko beroak espezie askoren abiatzea gibelatu du, eta horrek gure eskualdeko lepoetan ere migrazioaren erritmoa aldatu du.

 

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko urriaren 22a
Uztailean hasten da xorien migrazioaren sasoia, eta urriaren erdialdean izaten du bere momentu gorena.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urtero bezala, uztailean hasten da xorien migrazioaren sasoina, eta urriaren erdialdean izaten du bere momentu gorena. Hala ere, aurten mugimendu hori berantago iritsi da. Europako iparraldean izan diren tenperatura altuek espezie askoren abiatzea gibelatu dute, eta horren ondorioz, gure eskualdeko lepoetan ere migrazioaren erritmoa aldatu da.

Ondorioz, ehiztarien federakuntzak bi asteko berantarekin hasiko ditu aurten xorien kontaketak Sarako, Bankako, Urrunako eta Arnegiko gainetan —urriaren 22tik azaroaren 18ra bitartean.

Benat Iribarnek azaldu duenez, beroketa klimatikoaren eragin zuzena da fenomeno hau. Azken urteetan gero eta ohikoagoa da espezieen migrazioa berantago hasten dela ikustea, tenperatura altuek eta eguraldiaren aldaketek eraginda.

Bestalde, teknologia berriek, hala nola GPS gailuek, aukera ematen dute xorien mugimenduak hobeki ulertzeko eta jarraitzeko. Horri esker, ikertzaileek datu zehatzagoak lortzen dituzte migrazioaren iraupenaz, bideez eta baldintzez.

Metanizatzaile baten proiektuak polemika sortu du Itsasun
Itsasuko Agerrea etxaldean, laborari batek metanizatzaile bat handitu nahi du, baina proiektu horren kontra mobilizatzen hasiak dira herritar batzuk. Petizio bat abiatu dute. (+)
Kanboko Marienian landaturiko garia produktu kimikoekin pozoituta izan dela salatu dute
2026-03-09 | Euskal Irratiak
Kanboko Marienia eremuan joan den larrazkenean ogia egiteko landaturiko garia produktu kimikoekin pozoitua izan dela salatu dute. ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun... (+)
Izurdeen babesteko hirugarren arrantza debekuak arrangura sortu du arrantzaleen artean
2026-02-10 | Euskal Irratiak
Otsailaren 26ra arte zortzi metro baino gehiagoko arrantza ontziek portuan egon beharko dute nahi gabe harrapatutako izurde kopuruaren murrizteko. Hirugarren urtea da neurria martxan eman... (+)
Dermatosi nodular kutsakorra: 'LIBRe' kolektiboak aukera librea galdegiten du behien txertaketan
Dermatosi nodular kutsakorraren aurka behien txertaketa inposatuaren aurka sortu da "LIBRe" laborari taldea; hautatzeko eskubidea galdegiten dute. Txertoari buruzko informazio eskasa dela diote eta kontsumitzaileek... (+)
Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzearen alde bozkatu dute Euskal Elkargoko hautetsiek
Abenduaren 6an iragan da Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkura. 73 delibero baziren. Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzeko printzipioak du eztabaida gehienik sortu. (+)
gora