Asteroko buletina
Otsaila, laburrena eta txarrena

Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez, gainera, Artaxoako plantari hondakinak jasotzea debekatzen dion ebazpena kaleratu du bere departamentuak.


2024ko ekainaren 20a
Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu eraman ziren Artaxoara, halako materialak ekoizteko eta tratatzeko baimenik ez izan arren. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara, milaka tona lixibiatu eraman zituzten 2022 eta 2023 artean Zubietako erraustegitik modu ilegalean, identifikazio kodea aldatu eta "lohiak" balira bezala jasotzeko.

Eskandalua duela hilabete batzuk lehertu zen, eta auzitegietako bide penala ere hartu du, Donostiako epaitegi bat kasua ikertzen ari baita; José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua ere ikertua izaten ari da auzi horretan, fiskaltzak eskatuta. Zubietako zaborrak Ekondakin enpresak kudeatzen ditu, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azpikontratatuta, eta Asensio da sozietate publikoaren presidente.

Orain, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailari eskatu dio zigor espedientea ireki diezaiola Ekondakini, Artaxoara eramandako hondakin horiengatik. Hala jakinarazi du Jose María Aierdi ingurumen kontseilariak, Nafarroako Parlamentuko Landa Garapen eta Ingurumen batzordean egindako agerraldian.

Aierdik (Geroa Bai) azaldu du isun eskaera "enpresa pribatu" bati dela, eta "ohiko praktika" bat dela arau hauste bat egin badu, enpresa hori dagoen erkidegoko ingurumen agintaritzari jakinaraztea

Nolanahi ere, Aierdik (Geroa Bai) azaldu du isun eskaera enpresa "pribatu" bati dela, eta "ohiko praktika" bat dela arau hauste bat egin badu, enpresa hori dagoen erkidegoko ingurumen agintaritzari "jakinaraztea".

Zubietako erraustegiak lixibiatuak ekoizteko baimenik ez izan arren, gutxienez urte eta erdiz garraiatu zituen Ekondakinek ekotoxititatea sorrarazi dezaketen halako gaiak Artaxoara –"ezohiko gertaerek" sorturikoak zirela argudiatuta–. Baina Eusko Jaurlaritzak ez zuen hori kontrolatu, ezta materialaren karakterizazioaren informaziorik jaso ere, "bi erakunde pribaturen arteko harremana" zelako, Arantxa Tapiak Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren galdera baten erantzunean aitortu zuenez.

Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilaria, Nafarroako Parlamentuko batzordean, asteazkenean.

Artaxoako planta ixteko agindua

Nafarroako Parlamentuko agerraldian, Aierdik azaldu du asteartean bertan Ingurumen departamentuak ebazpena sinatu duela, Artaxoako planta behin behinean eta kautelazko neurriekin ixteko –urtarrilean harturiko erabakia berretsi du–. Hortaz, Ecoferti debekatu egin dio inolako hondakinik jasotzea.

Planta horrek, Zubietatik eraman ziren 5.500 tona lixibiatuez gain, beste milaka tona lixibiatu jaso zituen Tuterako Oleofat lantegitik –egoitza Gasteizen duen enpresa–, horiek tratatzeko baimenik ez izan arren. Ecofertek Nafarroako Gobernuaren ebazpenari helegitea jartzeko aukera du eta auzibidean jar liteke kasua.

Zangozako meatze polemikoa aurrera ateratzeko legea moldatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak
2024-10-25 | Urko Apaolaza Avila
Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu... (+)
Zangozako Muga meategia ustiatzeko baimena bertan behera utzi du epai batek
2024-10-23 | Urko Apaolaza Avila
Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak Geoalcali enpresari potasa ustiatzeko emandako baimena, Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek jarritako helegitearen ondoren. (+)
Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz
2024-10-17 | Urko Apaolaza Avila
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat... (+)
Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz
2024-10-10 | Urko Apaolaza Avila
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia... (+)
Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari
2024-10-10 | Urko Apaolaza Avila
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora