Berezko joera, arraina urera eta satorra lurpera.

Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025eko martxoaren 20a
Greenpeaceko ekintzaileak, erakundearen kontrako epaiketa salatzeko ekintza batean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Greenpeacek 660 milioi euro ordaindu beharko dizkio Energy Transfer Partners petrolio konpainiari, Dakota Access oliobidearen kontrako protestetan "jokabide kriminala" izateagatik eta "difamazioagatik". Standing Rockeko sioux tribua bete-betean kaltetzen zuen azpiegitura horrek, eta milaka lagunek manifestazioak eta ekintzak egin zituzten, batez ere 2016. eta 2017. urteen artean. Geroztik, enpresak auzitara jo du Greenpeacen kontra eta, orain, epaimahai batek zigor milioiduna jarri dio erakunde ekologistari. 

Greenpeacek AEBetan duen egitura arriskuan jarri du epaiak, baina hortik harago, Gobernuz Kanpoko Erakundeek zein adierazpen askatasunean aditu direnek kezka handiz ikusi dute auzia, protesta sozialetan eta aktibismoan izan dezakeen eraginagatik.

Energy Transferrek helburu bezala du "protesta baketsurako eskubidea deuseztatzea", salatu du erakundeak. Hain justu, petrolio konpainia horrek diru-ekarpen oso handiak egin dizkio Donald Trumpi AEBetako presidentetza lortzeko

Slapp bezala ezagutzen den bidea erabili dute Greenpeacen kriminalizazioa aurrera eramateko, "Parte Hartze Publikorako Salaketa Estrategikoa" esan nahi dute sigla horiek ingelesez, eta multinazionalek gero eta gehiagotan erabiltzen dute ekintzaileen, kazetarien edo sindikalisten kontra. Azken batean, helburua ez da epaiketa justu bat izatea baizik eta salatua beldurtzea eta ahultzea.

Energy Transferrek helburu bezala du "protesta baketsurako eskubidea deuseztatzea", salatu du Greenpeacek, The Guardian egunkariak jaso duenez. Hain justu, petrolio konpainia horrek diru-ekarpen oso handiak egin dizkio Donald Trumpi AEBetako presidentetza lortzeko.

Ipar Dakotako Mandan herriko kideek osaturiko epaimahai batek epaitu du auzia, eta hasieratik bere inpartzialtasuna zalantzan jarri dute, herri horretako komunitateak eskuineko joera kontserbatzaileak dituela eta oliobidearen alde dagoela egotzita. Egunkari britainiarraren arabera, epaimahaierako aukeraturiko herritarren erdiak baina gehiagok loturak ditu erregaien negozioarekin.

Sioux herriak erantzukizuna bere gain

Enpresa saiatu da Greenpeace oliobidearen kontra izandako sabotaje ekintzekin lotzen. Baina Standing Rockeko sioux tribuak komunikatu baten bidez bere gain hartu du protesten gidaritza. Saltatu dute Energy Transferrek Standing Rockeko komunitatea babesten duen ahots oro "isilarazi" nahi izan duela epaiketa horrekin.

Greenpeacek ohar bidez jakinarazi du epaiari helegitea jarriko diola eta "garaipena lortu arte borrokatuko" duela.

Argazkia: resilience.org

Fracking-a eta BBVA

2008a frackingaren eztanda urtea izan zen AEBetan, herrialdea munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu zen, eta industriak metodo errazagoa behar zuen produktua petrolio-findegietara eta munduko merkatuetara eramateko. Horrela, 2014ean DAPL oliobidearen proiektua proposatu zuen, petrolio gordina Ipar Dakotatik Illinoiseraino eta gero golkoko kostalderaino eramango zuena. Gaur egun, lurpeko 1.900 kilometroko oliobide horrek 750.000 petrolio upel petrolio garraiatzen ditu egunero.

2017an Rafael Gonzales oliobidearen aurkako ekintzailea elkarrizketatu zuen ARGIAk, Europan egin zuen bira baliatuta. Besteak beste, salatu zuen BBVA bankua zela azpiegitura bultzatzen ari zen ankuetako bat:"BBVAk 120 milioi dolar inbertitu ditu Standing Rockeko proiektuan. Hori da gu orain hemen egotearen arrazoietako bat. Salatu nahi dugu BBVA eta Credit Suisse banku europarrak milaka milioi dolar inbertitzen ari direla Dakota Access proiektuan. Europako banku horiek kolonizazioari eta herri indigenen zapalkuntzari jarraipena ematen diote. Nekatuta gaude eta ez dugu gehiago jasango, borrokan eta haiek lotsarazten jarraituko dugu".

Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?
2025-03-13 | Urko Apaolaza Avila
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen... (+)
Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola
2025-03-09 | Urko Apaolaza Avila
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura... (+)
"Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko"
2025-03-02 | Urko Apaolaza Avila
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen... (+)
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko
2025-02-20 | Urko Apaolaza Avila
Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta... (+)
Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak
2025-02-13 | Urko Apaolaza Avila
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean... (+)
gora