Astelehenero 8:00etan zure epostan
CEREMA erakunde publikoaren arabera 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian 413 hektarea lur artifizializatu dituzte. Bizi ohartu da azken bost urte hauetan, hamalau herrik 2 hektareaz goiti jan dituztela urte guziz Lapurdi aldean.
Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.
Artifizializazioa laborantza lurren gainean.
Milafranga, Bidarte, Hazparne, Mugerre, Azkaine, Senpere, Angelu, Gixune, Beskoitze, Urruña, Bardoze, Hendaia eta Arrangoitze dira Bizik begiztatu hamalau herriak. Elkartea ohartu da bestalde hirigintza plan berrietan Scotaren erranak segitzen direla, salbu, Euskal-Kosta eta Aturriko lurraldean, galdegin baino lur xahutze gehiago aipu baitute han.
Biziko Xabier Harluxetek elkarrizketan esplikatu bezala, artifizializazioak ondorio zuzenak baditu klimaren berotzean: lurreko karbonoa aireratzen du eta berotegi efektua handitzen, lurrak karbonoa atxikitzeko duen gaitasuna mendratzen du, uraren atxikitzeko duen gaitasuna halaber kentzen dio horrek dituen ondorio guziekin.
Halere Bizik ikusi duenez, azken urtean Scot Lurralde Eskemak gomendatu zuhurtziatik hurbiltzen ari dira herri gehienak. Tentsio gunean, zuhurtzia handiena erakutsi duten herri batzuk ere aipatu ditu, kasu egin dutena lurrik ez sobera andeatzeko azken bost urtetan: Getaria, Ziburu, Haltsu, Lehuntze, Donibane Lohitzune, Biriatu eta Bokale.
Oroitarazi du bestalde, azken bozetan 30 herrik engaiamendua hartu dutela oraino gutiago artifizializatzeko. Bizik hurbiletik segituko ditu engaiamenduak.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545