Urrila urri, ilunabarretan igarri

Iparraldeko artegi handiena estreinatu dute

Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz gain laborategi berri bat eraiki dute.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2026ko irailaren 22a
Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro burua eta instituzioetako ordezkariak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Igaran ostiralean, 400 bat jenderen presentziarekin egin da Urdiñarbeko ardien intseminazio zentro berriaren estrenaldia. 200 metro luze egiten dituen iparraldeko artegi handienean 600 bat marro badira, artegi ohian ardi zonbait ere badirelarik beste ikerketa zonbaiten eramaiteko. Bestalde “fenotipo” egiteko plataforma/laborategi bat ere eraiki dute. Ordezkari ezberdinen hitzartzeetaz gain, talde ttipitan egin dira eraikinen bisitak. 2,8 milio euro kostatu dute lanek, eta 400.000 euro eki panelek. Zentroak berak 900.000 euro diruztatu ditu, gaineratekoa sos lagungoek estali dutelarik.

 Xiberoko Botza

Normetan ez ziren 1980ko hamarkadako instalazioak utzirik orai bai kabale baita 56 langileendako baldintza onak ukanen dituzte lekuko 3 ardi arrazen genetikaren lantzeko. Azken 15 urteetan lantzen den parasitismoaren ildoak bere lehen emaitzak emaiten ditu, orai ardien genetika beroteer buru egiteko landu gei dute.

 Xiberoko Botza

 

gora