“Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia”

Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu du “isiltasunean eta gezurrean” oinarritutako proiektu bat da dela hau.

EHNE sindikatuak Eskusaitzetan egin du elkarretaratzea, Biotech Foodsen laborategiaren irekiera salatzeko. (Argazkia: Xalba Ramirez)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nekazarien sindikatuak kezkaz bizi du egoera: “Neurtu gabeko inpaktu bat edukiko du gizarte osoan, herritarrengan eta sektorearengan. Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi ekoitzi ditzakeen munduko laborategirik handiena planteatzen da”.

Nazabalen ustez, “ez da neurtzen zer ondorio” izan ditzakeen honelako enpresa erraldoi bat sortzeak. “Gure elikadura multinazionalen esku uzteko proiektuak dira honakoak, patenteak esku pribatuetan utziz, herria elikadura burujabetzara eraman beharrean”.

Elkarretaratzean salatu dutenez, “euskal enpresa baten izenarekin tapatzen ari den hau, mundu mailako haragi enpresa handienaren babesarekin ari da”. Izan ere, El Salto-k argitaratu duenez, Brasilgo JBS multinazionala da Biotech Foods enpresaren jabea, akzioen %51rekin. Azalera eman dituzte, gainera, enpresa honek Brasilgo ustelekeria kasuekin eta Amazonasen deforestazioarekin duen harremana.

“Isiltasuna da proiektu honen atzean dagoen gakoetako bat: Herria eta herritarrak ez dira enteratzen ari zer ari den gertatzen, proiektuarekin berarekin, eta are gutxiago suposatu dezakeenarekin”, salatu du Nazabalek. Gainera hainbat gezur zabaltzen ari direla uste dute: “Abeltzaintza baina sostengarriagoa dela diote. Inondik inora ez da horrela, hori gezurra da. Abeltzaintzak baino 25 aldiz CO2 gehiago kutsatuko dutela laborategiek”.

Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean
2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak... (+)
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza onartu dute, azken tramitearen zain
Arroka plazako Udalinfo bulegoan herritarrentzako informazio gune bat jarriko du azaroan. (+)
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik
2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik,... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
Donostiako Udalak zezenketak "laguntzen jarraitzen" duela salatu du Eguzkik
Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu... (+)
gora