Urriko tenporetan ze haize, negu guztian alantxik

Biotech Foods haragi sintetikoaren laborategia bisitatu du Insaustik

Donostiako alkate Jon Insausti Biotech Foods enpresan izan da ostegunean, hiriak dituen erronka ekonomikoen inguruan hitz egiteko aprobetxatuz. Sustapen ekonomikoa bere agenda politikoaren lehentasuna dela azpimarratu du alkate berriak: “Sustapen ekonomikoa lehentasunezkoa da nire agendan, enplegu gehiago eta hobea sortzeko, enpresak erakartzen jarraitzeko eta Donostiara inbertsioak ekartzeko”.

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Ez gara lehiatzen industria bolumen astunean. Ezagutzan, berrikuntzan eta kalitate ekonomikoan lehiatzen gara. Eta Donostia funtsezkoa da euskal estrategia horretan”, nabarmendu du Insaustik.

Horretarako, Biotech Foods enpresa polemikoaren planta bisitatu du, Eskusaitzetako poligonoan. EHNE nekazarien sindikatuak eta beste hainbat gizarte eragilek kritikatu egin zuten laborategiko haragia egingo duen Europako fabrikarik handienaren sorrera. 

Baina zer da laborategiko haragia?

2013an aurkeztu zen jendaurrean, baina oraindik ez da normaltasunez komertzializatzen hasi. 2021 bukaeran Singapurren onartu zen lehen aldiz, eta joan den astean AEBetan, oilasko haragi sintetikoa merkaturatzea.

Izena bera ere eztabaidagai dago: laborategiko haragi, haragi artifizial, haragi sintetiko, in vitro haragi edo kultibaturiko haragi erabiltzen baita erdaretan. Badago, are, haragi hitza bera ere erabiltzea zalantzan jartzen duenik.

Edonola, haragi artifizial hau ez dago orain arte merkatu beganoarentzat bereziki pentsatutako «haragien ordezkoak diren» produktuekin lotuta: sojazko hanburgesak, tofuzko saltxitxak edo seitan xerrak. Kasu honetan, animalien zelula ametatik abiatuta egiten da prozesua: zelula biderkatuta eratzen den ehunak benetako haragiaren testura eta propietateak dituela baieztatzen dute enpresek.

Nola sortzen da haragi sintetikoa?

Haragi sintetikoaren bertuteetako bat da ez dela animaliarik hil behar prozesuan: animalia bizi baten muskulu ehunaren lagin txiki bat ateratzen da biopsia baten bidez, «animaliari minik egin gabe». Zelula amek bereizteko eta ugaltzeko gaitasuna dutenez, hazkuntza ingurune batean jartzen dira aminoazidoekin, karbohidratoekin, bitaminekin eta mineralekin, haien hazkundea sustatzeko.

Hurrengo urratsa bioerreaktore batean gertatzen da, eltze handi moduko batean, tenperatura, hezetasun eta abarreko mantenugai eta baldintza kontrolatuekin. Helburua zelulak hazten eta ugaltzen jarraitzea eta hiru dimentsioko masa zelularra osatzea da. Behin masa zelular tridimentsionala lortuta, muskulu zuntz bihurtzeko, estimulazio elektrikoa eta luzatze mekanikoa aplikatzen da. Zuntzak biderkatu egiten dira honela, eta benetako haragiaren testura berbera garatzen dutela ziurtatzen dute industriaren bultzatzaileek. Behin behar bezala garatuta, bioerreaktoreetatik atera, findu eta azken produktu batean moldatuko dira, hainbat teknika erabiliz, tartean, 3D inprimaketa.

Nekazari eta abeltzainak haserre

2023an  elkarretaratzea egin zuen EHNE sindikatuak Eskusaitzetan, eta proiektua kritikatu zuten. Sindikatuko lehendakari Garikoitz Nazabalen arabera, «isiltasunean eta gezurrean» oinarritutako proiektu bat da haragi faltsuaren laborategia: «Frankenstein haragia» deitzen diote, hain zuzen.

Nazabalek proiektuaren atzean dauden «gezurrak» salatu ditu: «Abeltzaintza baino jasangarriagoa dela diote. Inondik inora ez da horrela, hori gezurra da. Unibertsitate ikerketa batzuek baieztatzen dutenez, abeltzaintzak baino 25 aldiz CO2 gehiago kutsatuko dute laborategiek».

Jasangarritasunaz harago, etorkizunean zein norabidetan garatzen ari den beldur da Nazabal: «Herria elikadura burujabetzarantz eraman beharrean, multinazionalen eskuetan ari gara uzten gure elikadura, eta gure menpekotasuna haiekiko. Herriak ahalik eta elikadura gehien bertan ekoitzi beharrean, eta ahalik eta elikagai dibertsifikatuenak eduki partez, enpresa hauei uzten diegu zelula amak komertzializatzen, haien eskuetan utziz patenteak eta jakintza hau». Eta ohartarazi du: «Interes ekonomikoen eta multinazionalen esku ari gara uzten gure elikadura».

Enpresei “erraztasunak”

Donostiako alkatearen ustez, “Donostiak enplegua, talentua eta aukerak dituen hiria izaten jarraitu behar du. Biharko ongizatea bermatuko duten oinarri ekonomikoak gaur finkatzea da gure erantzukizuna”.

Alkateak iragarri du Udalak aurrera egingo duela barne modernizazio prozesuan, dinamismo ekonomikoa bultzatzeko. Jarduera ildoen artean, hauek nabarmendu ditu: Enpresentzat lizentziak eta izapideak arintzea; etorkizuneko jarduera ekonomikoetarako eta hiriko inbertsioetarako kokaleku estrategiko berriak argi eta garbi identifikatzea; segurtasun juridikoa eta arauen egonkortasuna; enpresa-ekimen berriei laguntza eta babes instituzionala ematea.

Txalingo txaletaren inguruko salaketa zabaldu dute, "dokumentazio berria" aurkitu ondoren
Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta "ilegala" dela ebatzi zuen epaitegi batek 2024an. Orain, bide baten erabilera irregularra dela eta ekainean jarritako salaketa zabaldu dute Ekologistak Martxan... (+)
Arkaitzerreka "porlanez suntsitu" dutela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
“Zubietako erraustegiak bere kutsadura arazoak konpondu ez baina inguruko lurrak are gehiago izorratzen segitzen du: Arkaitzerrekan egunotan erreka bera eta bere inguruak ari dira suntsitu... (+)
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean
2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak... (+)
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza onartu dute, azken tramitearen zain
Arroka plazako Udalinfo bulegoan herritarrentzako informazio gune bat jarriko du azaroan. (+)
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik
2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik,... (+)
gora