Asteroko buletina
Euria eta eguzkia, martiko eguraldia.

Txingor ekaitzak kalte material esanguratsuak utzi ditu zenbait herritan

Alerta laranjaren iragarpena bete eta txingor ekaitza bota du Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritan, eta kalte material ugari eragin ditu; Igorren emakume bat artatu dute, zaurituta. Igandean Nafarroa hegoaldea kolpatu zuen kazkabarrak, eta Fitero, Cintruenigo eta Corella hondamendi eremu izendatzeko eskatu du gobernuak.


2023ko irailaren 12a
Igorren emakume bat zauritu du txingorrak, eta osasun zentroan artatu dute. / Argazkia: Durango, Julen Orbegozoren bideotik.

Kazkabar ekaitzak azken egunetan eragindako kalte materialak zenbatzen ari dira Hego Euskal Herriko hainbat herritan, baina aurreratu dutenez, kalte handiak utzi ditu: ibilgailuak kaltetuta, errepideak eta etxeak urak hartuta, uzta galduta, eraikinetako kristalak hautsita... Are, astelehen arratsaldean Igorren emakume bat artatu dute, txingorrak zaurituta, EITB-k jaso duenez.

A. Angos erabiltzailearen bideo honetan ikusten da Igorren botatako txingorraren tamaina:

Bizkaitik sartu da denboralea, eta kolpatuenen artean daude Igorre, Dima, Zornotza, Iurreta, Ondarroa eta beste. Gipuzkoan ere galera materialak eragin ditu, hala nola Eibarren, Mutrikun, Azkoitian eta Azpeitian. Nafarroa hegoaldean, ordea, igandean izan zuten egunik okerrena, eta Fitero, Cintruenigo eta Corella herriak hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak.

Herri horietara joan dira Jose Mari Aierdi Ingurumen eta Landa Garapeneko kontseilaria eta Oskar Txibite Lurralde Kohesioko kontseilaria, bertako alkate eta arduradunekin hitz egin eta kalteak baloratzeko. Eskerrak eman dizkiete kalteak lehengoratzen lanean diharduten herritarrei, eta gogorarazi dute gobernuari helarazi behar dizkiotela jasandako kalteak, webgunean ahalbidetu duten tokian, balizko laguntzak onartu ahal izateko.

Halaber, Nafarroako Gobernuak azpimarratu du 2023an 36 udalerrik ohartarazi dituztela euriteen ondoriozko kalteak, eta 2,7 milioi euroko gastuak izan dituztela, azken asteburukoa kontuan izan gabe. Uzta galeren aurrean laborantza-aseguruen sistema eraginkorrena dela nabarmendu dute, horregatik, 2024ko aurrekontuetan “gehikuntza esanguratsua” izango dutela iragarri dute, aurtengoa kontuan izanda.

2x19: Intza Alkain | Pinguinoak
2024-10-14 | ARGIA
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik.... (+)
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra
2024-10-11 | ARGIA
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz... (+)
'Nafarroako Intxaurra' kalitate-marka sortu dute
2024-10-08 | ARGIA
'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den... (+)
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira
2024-10-02 | ARGIA
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu... (+)
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita
2024-09-24 | ARGIA
Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora