Asteroko buletina
Sanbartolomeak ezkero, euliak ipurdiz gora.

Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024ko urriaren 02a
Marieneako laborantza lurren aldeko protestak etengabeak izan dira enpresak etxebizitzak eraikitzeko proiektua jakinarazi zuenetik

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, Benjamin Charron laboraria uztaritzen atxilotu du Poliziak eta Filipe Laskarai Ostiako ekintzailea, berriz, Itsasun. Asteazken goizean atzeman dituzte biak eta Uztaritzeko polizia-etxera eraman dituzte.

Pasa den apirilean Kanboko Herriko kontseiluan izandako protesten harira egin dituzte atxiloketak. Laborariek eta Ostia kolektiboak deituta hautetsiak kontseilua egiten ari ziren unean sartu ziren, Maireniako lurren aldeko eta espekulazioaren kontrako aldarriak jaurtitzen.

Protestan tentsio uneak izan ziren. Christian Deveze Kanboko auzapezak lurrean amaitu zuen une batez, eta gertaerak zalaparta sortu zuen hautetsien eta laboraqri zein kolektiboen artean.

Kanboko Herriko Etxean apirilean laborarien protesta. Euskal Irratiak

Bouyges enpresak etxebizitzak eraiki nahi ditu Kanboko Marienia etxaldeko laborantza lurretan eta herritarren kontrako mugimendu zabala eragin du horrek.

Duela bi urte ehunka lagun eta dozenaka traktore bildu zituen manifestazioa antolatu zuten Kanboko Nahi Dugun Herria taldeak, Ostia sareak, ELBk eta beste hainbat sindikatuk. Geroztik mobilizazio eta ekimenak etengabeak izan dira lur horiek laborantzarako direla aldarrikatzeko.

2022an enpresak Angelun duen egoitzan ekintza egin zuten Ostia sareko kide ugarik, eta horietako lau –tartean Filipe Laskarai, orain atxilotu duten ekintzailea– auzipetu zituzten proiektuaren maketa bat andeatzea leporatuta.

 

Garbiñe Larrearekin elkarrizketa Kosmetikoak Sendabelarrekin liburuaz
2024-11-08 | ARGIA, Bizi Baratzea
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko... (+)
2x02: Landare inbaditzaileen artean sendabelarrik ez
2024-11-04 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau.... (+)
"Gure lurraldea defendatzea ez da delitua, baizik eta demokrazia hutsa, biziraupenari eta benetako ongizateari lotutako demokrazia"
2024-10-29 | ARGIA
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren... (+)
Hazi ekologikoak jaso dituzte Amillubi proiektuan eta liburua aurkeztu dute
2024-10-28 | ARGIA
Urriaren 26an Amillubi kolektibizatutako lurretan auzolana eta Haziak liburuaren aurkezpena egin dituzte. Zestoako Portale Kultur Elkarteak eta Amillubi proiektuak elkarrekin antolatu dute ekitaldia. (+)
"Makroproiekturik ez" manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen
2024-10-23 | ARGIA
Hamasei plataformak baino gehiagok bat egin dute "Araba ez dago salgai" eta "Makroproiekturik ez!" mezuekin eta manifestazioa antolatu dute elkarrekin: urriaren 26an izango da, 18:00etan... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora