Baratzea beti da galera multzo baten artean garaipen gutxi batzuk, bizitza bera bezala.

Tren sozialaren aldeko plataformak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu du AHTren alternatiba

Tren Publiko eta Sozialaren aldeko Arabako plataformek agerraldia egin dute asteazkenean Gasteizko Parlamentuan, AHTren trazadura tekniko alternatiboa aurkezteko.


2023ko apirilaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Alternatiba hori egungo trenbideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da, eta eragindako kontzejuen eskariak jasotzen ditu. Kostua, gainera, Garraio Ministerioak proposatutako trenbide berriaren baino 2.000 milioi euro gutxiagokoa da.

«Abantaila handi bat» planteatzen du, bultzatzaileen hitzetan: salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabil daiteke. Era berean, abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne hartuko lituzke, eskaera guztia trenbide-plataforma bakar batekin betez.

Abiadurari dagokionez, horrela diote: «Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñearekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia-denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira luzatuko, hurrenez hurren, baina trukean, ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztiak hobetu eta berreskuratuko dira».

Herri eta hirien arteko loturak ere hobetuko lituzke: «trenak herrietatik igarotzeak hobera egiten du segurtasunari dagokionez, eta lurperatzeak ere planteatzen dira, hiri-integrazio hobea lortzeko».

Babes handia du dagoeneko proposamenak. Izan ere, herri-plataformen eta ADIFen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien (UGT, CCOO, CGT/LKN, SF, SEMAF) arteko akordioan oinarritzen da.

2022ko urtarrilean Garraio Ministerioak 200.000 euroko aurrekontu-partida bat bideratu zuela ADIFek azterlan bat egin zezan Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Castejon arteko trazadura egokitu eta modernizatzeari buruz. Oraindik egin gabe dagoela gogorarazi dute tren sozialaren aldekoek.

AHTren obrak gelditu daitezela eskatu dute berriro, bereziki, «Frantziako estatuak Hendaia eta Bordele artean abiadura handiko tren-azpiegitura berri bat ez eraikitzea erabaki ondoren».

"Araban herri asko kinka larrian daude, proiektu hauek aurrera eramanez gero desagertuko lirateke”
2024-10-23 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestazioa izango da, larunbat honetan, urriaren 26an, arratsaldeko 18:00retan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta. (+)
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako
2024-10-18 | Hala Bedi
“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek... (+)
Dozenaka traktorek Lakua hartu dute erakundeen «erantzun eraginkor» baten zain
2024-03-06 | Hala Bedi
Dozenaka traktorek Lakua auzoko kaleak hartu dituzte astearte honetan, Jaurlaritzaren egoitza dagoen lekuan, erakunde publikoek NPBren laguntzen ordainketari "erantzun eraginkorra" ematea edo 2023ko urteko BEZaren... (+)
Trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua proposatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak
2023-06-15 | Hala Bedi
Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean "Su Txikien Itsasoa" ekimena burutko dute, konfluentzia espazio izan nahi duena. Eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu dute. (+)
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"
2023-06-02 | Hala Bedi
"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.   (+)
gora