Asteroko buletina
Intxaurra, etxe ondoan txarra

"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2023ko ekainaren 02a

Gladys del Estal Ferreño Egia auzoko Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen, baita Talde Antinuklearrekoa eta etxegintza-espekulazioaren aurka aritzen zen Hirigintza eta Ingurumen Batzordekoa ere. Bere gurasoak, Enrike del Estal Añorga eta Eugeni Ferreño euskal herritarrak ziren. Enrique del Estal eusko gudaria izan zen Espainiako Gerra Zibilean. Gerraondoan, Venezuelako Caracas hirian errefuxiatu ziren. Gladys 1956. urtean jaio zen bertan, eta artean lau urteko zelarik, Euskal Herrira itzuli zen familia osoa.

1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Tutera hirian. Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys.

Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek "tía buena" (euskaraz, neska katxarroa) esan zion Gladysi, Gladysek «hijo de puta» (euskaraz, putakume) ihardetsi eta orduan Martínez Salasek bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen. 22 urte zituen Gladysek.

Larunbatean 44 urte betetzen dira Guardia Zibilak inpunitate osoz egindako hilketa honetatik. Eguzki talde ekologistak omenaldia egingo dio Donostiako Egia auzoko Gladys Enea parkean.

Eguzki taldeko militantea den Waldo izan dugu Hizpidean. Hemen entzungai.

 

Dozenaka traktorek Lakua hartu dute erakundeen «erantzun eraginkor» baten zain
2024-03-06 | Hala Bedi
Dozenaka traktorek Lakua auzoko kaleak hartu dituzte astearte honetan, Jaurlaritzaren egoitza dagoen lekuan, erakunde publikoek NPBren laguntzen ordainketari "erantzun eraginkorra" ematea edo 2023ko urteko BEZaren... (+)
Trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua proposatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak
2023-06-15 | Hala Bedi
Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean "Su Txikien Itsasoa" ekimena burutko dute, konfluentzia espazio izan nahi duena. Eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu dute. (+)
Tren sozialaren aldeko plataformak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu du AHTren alternatiba
2023-04-20 | Hala Bedi
Tren Publiko eta Sozialaren aldeko Arabako plataformek agerraldia egin dute asteazkenean Gasteizko Parlamentuan, AHTren trazadura tekniko alternatiboa aurkezteko. (+)
Mendi martxa ziklo berriari ekingo dio Arabako Mendiak Askek martxoaren 25ean
2023-03-17 | Hala Bedi
Arabako Mendiak Askek mendi-martxen ziklo berri bati ekingo dio, Babestu maite duzun mendia lelopean. Energia-enpresek «suntsitu nahi dituzten eremu naturalak ezagutaraztea» dute helburu, horrela, «lurraldea... (+)
"Gurean kalteak eginak daude, ea oraindik obrak eginak ez dauden tokietan zerbait pizten den"
2023-02-17 | Hala Bedi
Arrasateko Lezetxikira sartzea lortu eta AHTak egin dituen kalte larriei argazkiak ateratzea lortu duen espeleologotako bat elkarrizketatu dugu Hizpidean. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora