Asteroko buletina
Otsailtxo laburrean, katarrak gau -lapurrean.

TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


2024ko abenduaren 19a
Scroll egitea algoritmoak gomendatutako bideoak kontsumitzeko hatza pantailan zehar irristatzeko ekintza da

TikTok aplikazioaren urteko karbono aztarna Greziakoa baino handiagoa dela azaldu du Greenlyk, karbonoaren kontabilitateaz arduratzen den aholkularitza-enpresetako batek, sare sozialek ingurumenean duten inpaktuari buruzko azterketa berrian.

2023an Greziaren urteko karbono-emisioak 51,67 milioi tona metrikokoak izan ziren, eta, txostenaren arabera, litekeena da TikToken urteko karbono-aztarna globala 50 milioi tona metriko CO2e ingurukoa izatea. Hala ere, kalkulu hau estimazio bat besterik ez da; plataformaren isurien bestelako iturri batzuk ez dituelako barne hartzen, hala nola bulego-espazioei lotutako emisioak eta langileen joan-etorriak. CO2 isurketa kopurutan, TikTokeko erabiltzaile batek batez beste gasolina-auto batek 198km egitea bezain beste kutsatzen du.

Azterketaren arabera, TikTok-en erabiltzaileak dira, YouTuberen ondoren, sare sozialetan minutuko emisio gehien sortzen dituzten erabiltzaileak: TikTok-en minutu batek 2,921 gramo CO2e erretzen ditu batez beste; YouTube-n ordea, 2,923 gramo; eta Instagramen, 2,912 gramo.

Kontua da TikTok gehiago erabiltzen dela Instagram baino: Instagrameko erabiltzaile arruntak egunean 30,6 minutu pasatzen ditu aplikazioan, TikTokekoak aldiz 45,5 minutu igarotzen ditu scroll egiten. Greenlyko zuzendaria den Alexis Normandek azaldu bezala, TikTokekiko “mendekotasunak jendeak indibidualki geroz eta isurketa gehiago sor dezan eragiten du”.

Gardentasun eza

TikTok da sare sozialik opakoena emisioei dagokienean, ez baitu horri buruzko datu publikorik argitaratu. Bere arabera, ordea, 2030erako karbono neutral bihurtzeko eta datuen segurtasun orokorra hobetzeko proiektu bat du abian.

 

Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua
2025-01-22 | Julene Flamarique
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko... (+)
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da
2025-01-09 | Julene Flamarique
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen... (+)
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera
2024-12-24 | Julene Flamarique
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak... (+)
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute
2024-12-17 | Julene Flamarique
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa... (+)
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da
2024-11-28 | Julene Flamarique
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora