Abuztua zortzigarrena, arbi ereitia, bitarte honetan barriz, garijak jotia

3x07: Baso eskolak | Maialen Sistiaga


2025eko urtarrilaren 22a

Baso eskolen kontzeptua Danimarkan sortu zen 1950eko hamarkadan. Gurean Ekogunea izan zen 2016an baso eskolen proiektua martxan jarri zuena. Pandemia garaian baso eskola kontzeptua indartu egin zen eskoletan aire librearen eta mugimenduaren onurak agerian geratu ziren-eta. Urte gutxi pasa diren honetan, ordea, eskoletan berriro ere gela barruko dinamiketara jo dute pandemian basorako joera hartu zuten ikastetxe askok. Gaia lantzeko Maialen Sistiaga gonbidatu dugu, Biologian doktorea da eta EHUko irakaslea. Urte askoan Ekogunetik baso eskolak bideratu ditu eta gertutik ezagutzen du euren bilakaera.

multimedia
Gazako lurraldearen %99 kutsatuta dago, Israelen eraso militarren ondorioz
2026-11-24 | ARGIA
Oxfam elkarteak txosten batean ondorioztatu duenez, Gazan ingurumen kutsadura "orokortua" da Israelek duela hiru urte genozidioa hasi zuenez geroztik, eta osasun publikoarentzat ondorio larriak ditu:... (+)
Bilboko sute batean 24 bizilagun ospitaleratu dituzte, horietako bat oso larri
2026-11-13 | ARGIA
Uribarri auzoko etxebizitza bloke batean izan da sutea, goizaldean. 47 pertsona artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuen, eta horietatik 24 ospitaleratu; bat “ oso larri”... (+)
Japoniaren eta Euskal Herriaren "anaitasun gastronomikoak" publikoaren saria jaso du Hokkaidon
2026-11-09 | ARGIA
Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta... (+)
Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
gora