Asteroko buletina
Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.

Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri du Frantziako Gobernuak.


2024ko abenduaren 17a
Hala utzi du Chidok Mamoudzou, Mayotteko kapitala

Chido zikloi tropikalak Mayotte uhartea astindu du igandean, Indiako Ozeanoan dagoen kolonia frantziarra. Behin-behineko datu ofizialen arabera, gutxienez 21 hildako eta 250 zauritu utzi ditu. Hala ere, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira agintariak, eta milaka izan daitezkeela aurreikusi dute, François-Xavier Bieuville prefektuak ohartarazi duenez.

220 km/h baino abiadura handiagoko haize-boladekin, Chidok kalte larriak eragin ditu uharteko funtsezko azpiegituretan; hala nola ospitalean, eskoletan eta etxebizitza ugaritan, bereziki txabola auzoetan, non suntsipena “erabatekoa” izan den. Haize bortitzek artxipelagoa suntsitu dute, etxebizitzak txikituz, sabaiak erauziz, poste elektrikoak eta zuhaitzak botaz. Mayotteko 320.000 biztanleen herena bizi den “etxebizitza prekarioak erabat suntsituta geratu dira”, Bruno Retailleau Frantziako Barne ministroak azaldu duenez.

Larrialdiak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta alerta gorria igande arratsaldean kendu duten. 15.000 etxe baino gehiago argindarrik gabe daude, komunikazioak prekarioak dira eta irlaren zati handi bat inkomunikatuta dago; horrek biktimen zenbaketa zailtzen du. Frantziako Gobernuak “premiazko neurriak” hartuko dituela adierazi du; Estelle Youssouffa diputatuak, berriz, larrialdi egoera deklaratzea eskatu du, armada eramateko.

Mayottetik igaro ostean, Mozambikeko iparraldera jo du zikloiak, eta kalteak eragin ditu etxebizitzetan, eskoletan eta osasun azpiegituretan, bereziki Cabo Delgadon eta Nampulan.

Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua
2025-01-22 | Julene Flamarique
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko... (+)
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da
2025-01-09 | Julene Flamarique
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen... (+)
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera
2024-12-24 | Julene Flamarique
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak... (+)
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera
2024-12-19 | Julene Flamarique
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu... (+)
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da
2024-11-28 | Julene Flamarique
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora