San bixintxo bero, negua gero.

Arabako Mendiak Askeko kide bat isuna ordaintzera behartu dute Mozal Legea aplikatuta

2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan, Ertzaintzak identifikatu zituenean. Arabako Mendiak Askek salatu duenez, Mozal Legea "askatasun eta eskubide politikoen aurkako legea da, militantzia jazartzeko tresna. Mugimendu politiko eta sozialak ekonomikoki itotzeko helburua du". Lurraren defentsan antolatzen ari direnak gero eta gehiago direla adierazi duteta eta "irmotasunez" aurrera jarraituko dutela.


2025eko urtarrilaren 22a
Mozal Legeaz jaso duen isuna salatzeko Arabako Mendiak Askek elkarretaratzea egin zuen auzitegi aurrean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arabako Mendiak Asko "kolpe errepresibo" modura jaso du bere kide bati ezarri dioten zigorra, "ez ausazko isun bat bezala". Baina aurrera jarraituko dutela iragarri du: "Geroz eta makroproiektu gehiago martxan jarri nahi dituzten honetan, berebiziko garrantzia dauka antolatuta egoteak, datorrenari aurre egiteko. Ez dugu onartuko ekosistemen suntsipena, herritarron bizi baldintzen okertzea, edo arriskuan dauden espezieen desagerpena. Ez dugu onartuko guk ezer ez irabazteko daukagun sistema hau".

"Beste sistema bat eraikitzea posible dela aldarrikatzeko" momentua dela diote, "non beharrizanak, energiaren erabilerarako sarbidea kasu, guztion beharretara begira antolatuko den, eta ez soilik gutxi batzuen interesetara, aberasten jarrai dezaten".

Lurraren defentsan errepresioa jasaten duten beste mugimenduei erreferentzia eginez, Aroztegiako kasukoei "elkartasun osoa" adierazi dio Arabako Mendiak Askek eta lurraren defentsan antolatzera dei egin du.

Arabako Mendiak Askeko kideari isuna jarri zioteneko testuingurua ezagutzeko, atera genuen albiste honetara jo daiteke.

Bizi Baratzea Orria: ARGIAk abiatu duen aldizkari berria, Bizi Baratzea proiektuaren 10. urteurrenean
2025-03-23 | Estitxu Eizagirre
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta... (+)
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako 'Euskal Herria ez dago salgai!' lelopean
2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia,... (+)
"Paradisu zineman ikusiko gara...", haizeari puzka ari beharrean
2025-03-17 | Estitxu Eizagirre
Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna:... (+)
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean
2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke.... (+)
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean
2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko... (+)
gora