Aldatz gorrie, aldatz berrie.

Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024ko martxoaren 15a
Laborariak Iruñeko Gazteluko plazan otsailaren 8an. (Argazkia: X. Letona)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Otsailaren 6an traktoreek eta txaleko horiz jantzitako laborariek Nafarroako errepideak hartu zituzten eta harrez gero, era batera edo bestera, Nafarroako errepideetan eta bereziki Iruñeko kaleetan daude haien aldarrikapenekin.

Tarte horretan, UAGN eta EHNE sindikatuak, eta UCAN elikagaien kooperatiben elkarteak hainbat bilera izan dituzte Nafarroako Gobernuarekin. Adostutakoak Espainiako Gobernura eraman ditu Nafarroako Gobernuak eta datorren astelehenean berriz elkartuko dira egindakoak aztertu eta bide berriak urratzeko.

O6ko nekazariek ere publikoki adierazi izan dute bilera horietan parte hartzeko nahia, baina Aierdi kontseilariak erantzun die edo beste sindikatuen bidez bideratzen dutela parte hartzea edo elkarte gisa eratuta. Bigarren bide honi ekin diote O6-ko nekazariek eta Semilla y Belarra izen elebiduna duen elkartea sortu dute. Hala ere, O6 mugimenduak bere horretan jarraituko du, haren kideek jakinarazi dutenez.

Elkarte berriak, oro har, nekazaritza eta abeltzaintza hobetu eta modernizatu nahi dituela adierazten du bere estatutuetan. Ekoizpen errentagarriak nahi dituzte, elikadura segurua eta kalitatezkoa; nekazari jarduera eta ingurumenaren arteko oreka; eta Nafarroan diren ikerketa eta garapen programekin bat egin nahi dute. Horrekin guztiarekin, landa guneak erakargarri egin nahi dituzte haietako bizilagunek han bizitzen jarrai dezaten.

O6-arekiko susmo eta esamesak

Denetik aipatu izan da O6 mugimenduari buruz, batez ere Voxek eta eskuin muturreko eragileek hura erabiltzeko saioa egiten ari direla. Bestelako iritzietan, mugimenduan era guztietako nekazariak daude. Otsailaren 15ean Iruñean manifestazioa deitu zuen mugimenduak eta milaka lagun bildu zituen egun hotz eta euritsuan.

Sindikatuak ere hasieratik agertu dira uzkur mugimenduarekin. Esaterako, ez zuten deirik egin aipatu manifestaziora joateko eta haien militanteei libre utzi zieten joan ala ez erabakitzea. Ondoren, martxoaren 4an haien arteko lehen bilera ofiziala egin zuten harremana bideratzeko.

Martxoaren 7an O6ko kideetakoek Nafarroako Legebiltzarrera indarrez sartzeko saioa egin zuten. María Chivite lehendakariaren etxe inguruan ere egin izan dituzte protestak eta mugimenduko nekazari batzuk “puta” moduko irain matxistak luzatu zizkioten martxoaren 4an Erriberriko ekitaldi batean. Ondoren mugimenduko bozeramaileek bi egunetako gertaerak arbuiatu dituzte.

Polizia indarrek oro har haiekin izan duten malgutasunak ere elikatu izan ditu susmoak, bestelako mobilizazioen aurrean Poliziaren indar erabilera eta isunen dantza oso bestelakoa izaten baita.

Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela. (+)
2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako... (+)
AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera... (+)
Apurketaren mamua beti hor
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko... (+)
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan. (+)
gora