Intxaurra, etxe ondoan txarra

Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare sozialetatik gauza onak ere badatozelako. Irakurleen komentario, iritzi, iradokizun eta ekarpenak kasu. Sarri-sarri jasotzen ditut eta poz ematen didate, esan beharra daukat.

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2025eko martxoaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Berriki idatzi dit Anek Instagrameko pribatutik. “Nire aita zure liburuen oso zalea da eta mesedez zuri mezu hau helarazteko eskatu dit. Duela 50 bat urte Donostiako Santa Teresa klausurako lekaimeek Bálsamo Samaritano ukenduaren formula eman omen zioten eta galdu baino lehen zuri bidaltzeko eskatu dit”. Atxikita argazki bat dauka, paper horizta maiztu bat, mekanografiaz idatzitako letra gandutu batzuk eta bertan formula bat txukun antolatutako kontzeptu, kopuru eta jarraibideekin.

Arnasa sakon hartu eta begi ertzeko malkoa lehortu dut, halako gauzak hunkigarriak egiten zaizkidalako. Askotan esan izan dut sendabelarren inguruko jakintza gure herriaren ondare immateriala dela baina halako elementu materialak jasotakoan ikusten dugu oraindik ere etxe askotan daudela halako altxorrak, zabaldu eta hedatzeko zain. Eta horretara nator, dagokidan arduragatik eta niri Iñigo Urtzelaik eta bere alaba Anek eskuzabalki helarazi didatena zuek ere edukitzeko, hau inorena izatekotan denona delako.

Oliba olioa 500 gr, Lagarto edo Lizarriturri xaboia 500 gr, argizari freskoa 500 gr, ozpina litro erdi (ardo txuriarena bada hobe), zerri gantz ona 140 gr, Veneziako trementinaren koilarakada bat, kainaberaren karraka-hautsa (korapilotik korapilora doana), belar zoragarriaren 400 hosto (ez balego, honen faltan, berbena edo pasmo-belarra). Horiek osagaiak eta gero prozedura landu samar bat, zehaztapen asko eta asko dauzkana.

Halako formulek lanak ematen dituzte, egia da, baina gustuko lanak. Veneziako trementina delako hori zer ote zen ikertu, azukrea kainaberan nola lortu eta korapilotik korapilorako kopuru hori zenbat oten den jakin, belar zoragarria deitzen dion hori zein ote den ziur jakin, gaur egun ukenduetan ipini nahi ez ditugun xaboi solidoek eta ozpinak zer egiten ote duten ikertu, ozpin zuriak zein berezitasun ote duen ere bai... Ikusten duzuenez, ez da samurra halako formula bat berreskuratzea, aurrena ulertu egin behar baita.

Gainera, segurtasun eta eraginkortasun irizpideak bete behar ditu, bestela ez da eman behar egiteko pausorik; azalarentzat segurua izango dela eta nahikoa printzipio aktibo edukiko dituela ziurtatu egin behar da. Hemen lagun farmazialariei eta laborategirako sarbidea duten lagunei mesedea eskatzea tokatzen da, aurre frogak egin ahala ontziratzen ari garen ukendu hori iker dezaten.

Gero ikerketa etnografiko eta antropologikoa dago, zein kontestutan eta nork egindako formula ote zen jakitea. Klausurako lekaimeak tartean izanda gardentasun handirik ez da espero behar, Elizarekin egingo dugu topo. Ez dakit nora eramango nauen honek guztiak baina bigarren artikulu batean segida emango diot gaiari. Aginduta geratzen da.

Txikori-belarra udaberrian
Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino... (+)
Aurtengorako irakurgaiak
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten... (+)
Birika-belarra
Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta... (+)
2x01: Schrödingerren landareak
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba... (+)
Udazkeneko garbiketa
Bada urtebete udazkeneko bederatziurrenak nola egin artikulua idatzi nuela eta berriz ere urtaroak eskatzen digun lanaz idatzi beharra daukat. Izan ere, gibel garbiketa egiteko sasoia... (+)
gora