Baratzezaintza arte eszenikoetan mantsoena da.

Repsoli bizkarra eman diote Bartzelonako Unibertsitateko irakasleek, ikasleen presioen ondorioz

Bartzelonako Unibertsitatean Repsolek kudeatzen duen Trantsizio Energetikorako katedra badirudi ez dela berrituko, ez baita akademikorik aurkeztu erretiroa hartu duenari erreleboa ematera, Directa-k jakitera eman duenez. Ikasleek udazkenaz geroztik maiz egin dituzte protestak, tartean okupazio-ekintzak, erregai fosiletan gehien kutsatzen duen enpresa delako. EHUn ere badauka antzerako katedra bat.


2023ko martxoaren 21a
Repsol da gehien kutsatzen duen enpresa Espainiako Estatuan. EHUrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin ere baditu akordioak. Irudian, Bartzelonako Unibertsitatean ikasleen protesta Repsolen aurka. (Argazkia: Directa / Victor Serri)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Lortu dugu Repsol enpresaren katedra erortzea; Espainiako Estatuko enpresarik kutsatzaileena den enpresa zuritzeko baino ez zuen balio", adierazi dio Directa aldizkariari Bartzelonako End Fòssil mugimenduko kide batek. Bartzelonako Unibertsitateak jarraitu asmo du Repsolekin duen lankidetzarekin, baina antza, ez dago inor prest joan den urte amaieran erretiroa hartu zuen irakasle katedratikoari erreleboa emateko.

Ikasleek presio egin dute azaroaz geroztik, eta Directa-k informatu duenez "kolokan" egon daiteke unibertsitatearen eta Repsolen artean sortutako Trantsizio Energetikorako katedra. Izan ere, ikasleen arabera Bartzelonako Unibertsitateak ez du "akordioa indargabetzeko asmorik", baina inork ardurak hartzen ez baditu "ez luke funtziorik beteko".

EHU eta Eusko Jaurlaritza

Bartzelonako Unibertsitatearekin "haustear" egon daiteke jardunbidea, baina Repsolek mantentzen du harremana unibertsitate gehiagorekin, tartean EHUrekin; Trantsizio Energetikoaren Gela izena du, eta EHUren arabera, "industriaren balio kateko ekonomia zirkularraren azterketara bideratuta dago".

2022ko apirilean aurkeztu zuten ekimena. Honela zioen Eva Ferreira EHUko errektoreak: “Ekonomia zirkularra eskuetan dugun tresnarik iradokitzaileenetako bat da energia sistemaren egitura aldaketan aurrera egiteko, eta aldaketa horri Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat heldu behar diogu. Euskal Herriko Unibertsitateak maila goreneko ikerketa proiektuak ditu arlo horretan, eta gela hau, Repsol Fundazioarekiko lankidetzaz batera sortzeak, proiektuon garapena sendotu eta indartzeko aukera emango digu". Bide beretik, Repsoleko presidente Antonio Brufau: "Repsolen zirkularitatea ikuspegi bikoitzetik ulertzen dugu, alegia, hondakinak eraginkortasunez erabiltzeko kanal gisa eta deskarbonizazioaren konponbide gisa".

EHUrekin elkarlanean, besteak beste, energia trantsizioarekin eta jasangarritasunarekin loturiko Master Amaierako Lanak saritzen ditu Repsolek.

Horrez gain, EHUrekin ez ezik, iazko udan Eusko Jaurlaritzarekin ere sinatu zuen Repsolek "trantsizio energetiko inklusiboa" sustatzeko lankidetza hitzarmena.

Gehien kutsatzen duena, Repsol

Jasangarritasunaren Espainiako Behatokiak emandako datuen arabera (2022 amaiera), Repsolek jarraitzen du izaten gehien kutsatzen duen enpresa –urtean 10 milioi tona CO2 isuri adina kutsatzen du–. Haren atzetik daude, hurrenez hurren, Endesa (9 milioi tona), EDP energia enpresa (8 milioi tona), ArcelorMittal (5,6 milioi tona), Naturgy (4,8 milioi tona), Cepsa (4,8 milioi tona), FCC (3,4 milioi tona), Cemex (2,4 milioi tona) eta Iberdrola (2,4 milioi tona).

"Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik"
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal... (+)
Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko "orduak edo egunak" beharko dira
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra... (+)
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako.... (+)
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru... (+)
Petrolio-ontzi hondoratu batek 4.300 tona isuri ditu Itsaso Beltzean, eta beste bat noraezean dabil
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio. (+)
gora