Zuhaitz bat asko luzatu eta hazita ere, hostoak sustraietara bueltatzen dira.

Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko zentral eoliko handiena litzatekeena.


2025eko otsailaren 20a
Urumeako bailara Abailarri mendi ingurutik.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Han eta hemen perretxikoen gisan agertzen ari diren eolikoen proiektu guztiekin gertatzen den bezala, Urumeako Mendietan Repsol eta Endesa multinazionalek egin nahi duten azpiegitura erraldoiaz apenas daukagu informaziorik. Kasik ezer ez da publiko, eta administrazioetako tramite-burokratikoen labirintoan, lanbropean galdurik aurkitzen du batek burua. Baina horrek ez du esan nahi enpresak lanean ari ez direnik.

Egunotan jakin dugu Repsolek errekurtsoa jarri duela Jaurlaritzaren Industria sailean Endesaren beste proiektu baten kontra; EH Bilduko parlamentari Ander Goikoetxeari bidalitako erantzunean, Mikel Jauregi sailburuak baieztatu dio “aztertzen eta ebazten” ari direla. Bi multinazionalak lehian ari dira Adarra eta Mandoegi arteko paraje menditsu bezain aberatsa berriztagarriekin industrializatzeko. El Diario Vasco egunkariak azaldutakoaren arabera, Repsolek Endesari egozten dio “iruzurra” egitea: proiektua bost zatitan banatu du, Hernaniko azpiestazio elektrikorako sarbidea lortzeko. Zenbat horrelako egin ote dituzte euren artean? Jokoan dagoena argi uzten du behintzat.

Urumeako mendietan egin nahi dutena Euskal Herriko zentral eoliko handiena litzateke. Berriz ere zeharka jakin dugu hori, prospekzio arkeologikoak direla-eta Nafarroako Gobernuak Aranoko Udalari bidalitako dokumentaziotik. Repsolek tamaina handiko 15 aerosorgailu, 28 kilometroko eta sei metro zabaleko bidea eta 68 dorre elektriko izango lituzkeen 21 kilometroko ebakuazio-linea eraiki nahi ditu natur gunean. Eta bitartean, administrazioa ere lanean. Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialeko azken bertsioan, Adarra eta inguruko mendien harrera gaitasuna maila “baxua” izatetik “ertaina” izatera pasa da, gauetik goizera.

Energia garbiak direla diote, baina gauean ardi beltza aurkitzea bezain zail jartzen dute beraiei buruz ezer jakitea. Eta Vidas irrenovables dokumentaleko Francisco Vaquerok ARGIAn esan bezala, “enpresen eta administrazioen aldetik egoten den gardentasunik ezak sortzen ditu herrietako gatazkak”. Arano, Goizueta eta Hernaniko herritarrek Urumeako Mendiak Bizirik plataforma jarri dute martxan: hurrengo aurkezpena Donostian, otsailaren 27an.

Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
2025-04-09 | Urko Apaolaza Avila
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional... (+)
Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua
2025-03-20 | Urko Apaolaza Avila
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten... (+)
Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?
2025-03-13 | Urko Apaolaza Avila
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen... (+)
gora